Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/05 16:59:23.570 GMT+1

Urte bi

Bihar blog honek bi urte egingo ditu. Bi urte pasa dira eta hasierako asmoak guztiz aldatu egin dira. Xumea zena eta ez da horren xumea bi urte igarota. Datu batzuk hori frogatzeko:

- 18.000 bisitatik gora (lehen hiruhilabeteko daturik ez dut).
- 201 artikulu (hau 202 izango da)
- Bloglinesen 22 harpidedun (Luistxok aipatzen zuen 15eko muga gaindituta).
- Beste hainbat blogetan aipatua: karrajuan, sustatun, euskara eta publizitatean, tximintxekoan, zabaldun ...
- Prentsa idatzian ere agertu da: argia aldizkarian, gaur8n, ...

Oraingoan batzuk ari dira esaten blogak hilko direla, ba niri bost: nirea biziko da niri gogoak ematen didan bitartean, ez gehiago ez gutxiago. Ze demontre. Honek daukan gauzarik onena da zu zarela nagusi.
 

Nork: garaigoikoa.2008/11/05 16:59:23.570 GMT+1
Etiketak: sl soziolinguistika soziologia autobonboa hizkuntzaren | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hori, hori! Blogak ez dira hilko, geuk hilko ditugu, nahi dugunean eta nahi dugun modura.
Zorionak x 2 urte

Nork: Benito.2008/11/05 17:54:38.289 GMT+1
http://karrajua.org

Blogionak!!

Nork: Marti(n).2008/11/05 18:49:24.788 GMT+1

Ba bai, Benito, blogak hilko dira guk erabakitzen dugunean, guk hilko ditugu, ez beste inork.

Eta eskerrik asko, zelan ez, bai zuri eta baita beste mahatsorriari ere.

Nork: txerra.2008/11/05 19:15:32.054 GMT+1
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Urte askorako, Txerra!! Zuk (eta ez beste inork) nahi beste urterako, jakina!

Nork: Ricardo.2008/11/05 22:13:30.024 GMT+1
http://www.blogari.net/filoblogia

Nork: asier.2008/11/06 06:29:27.726 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.