Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/25 19:31:30.176 GMT+1

9 Gasteiztik, ja!

ABTX09-n

 
Azken bi hauek igual esango digute ez direla Gasteiztarrak, baina zergak hemen ordaintzen dituzte besteek bezala.

 

Ez gara bilbotarrak bezalakoak, ez dugu gure hiriaz harro gaudela esaten goazen tokira goazela. Baina datu bat gogoetarako: Arabako bertsolari txapelketako partehartzaileen erdia Gasteizko eskualdekoak dira, osea 9. Bai, Oreitia eta Abetxuko kontatuta, noski. Ba al daude 9 Donostiar bertsolari? eta bilbotarrak?... Neskak falta, geneuzkanak gai-jartzaile edo modelo sartu dira, paretara igota dabiltza edo lautadara desterratuak izan dira. Baina gaur egungo bertso-eskolako nesken ekipoa ikusita, denbora kontua izango da. Laster publikatuko dugu neska gazte talde berri fantastikoaren argazkitxo bat...

Bitartean gure mutikoak ikustera joan nahi baduzue, hemen dituzue hitzordu nagusiak, apuntau agendan!!!

AZKEN-LAURDENAK

  • Amurrio 2009-02-21 Arenalde jatetxea, 20:00
  • Oion 2009-02-27 La Cueva jatetxea, 20:00
  • Zalduondo 2009-02-28 Korta Txokoa, 20:30

FINALAURREKOAK

FINALA: Gasteiz 2009-04-04 Printzipal Antzokian, 17:00


FINAL HANDIA, THE BIG FINAL, KORRIKA AMAIERA BEZPERAN IZANGO DA PRINTZIPAL ANTZOKIAN!!! Gasteizko tabernariek jakinarazi digutenez, KRISTON PARRANDA EGONGO DA, Tauk errege kopa irabazi zuenean baino handiagoaaaa! Ai, ene... hau beldurra!

Nork: Gasteiz-bertsozale.2009/02/25 19:31:30.176 GMT+1
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nongoa da 9 bertsolari horietako bakoitza? zein auzo edo herrixkakoa alegia? ANIMO!

SARIA: Finaleko sarrera eta txapeldunaren muxu bat

Nork: EZETZ ASMATU.2009/02/25 20:16:23.465 GMT+1

ERABAKI DIRA FINALERDIAK!! Hona hemen Amurrio, Oion eta Zalduondon jokatutako hiru kanporaketetako sailkapen orokorra:
Sailkapena

Puntuak

1. Asier Otamendi 162
2. Manex Agirre 158
3. Rikardo Gz de Durana  154
4. Oihane Perea 152,5
5. Juan Mari Juaristi     149,5
6. Zigor Enbeita 148,5

7. Iñaki Viñaspre

148,5
8. Andere Arriolabengoa  148
9. Serapio Lopez 146
10.Ruben Sánchez 143
11. Izar Mendiguren 138
12. Xabi Igoa 137,5
13. Ekaitz Samaniego      137
14. Ander Solozabal 135,5
15. Felipe Zelaieta 134,5
16. Jagoba Apaolaza 134
17. Alberto Martinez       133,5
18. Iker Agirre 129

 

OHARRA: Finalerdietara 12 lehenak sailkatzen dira, eta ez dakienak jakin beza bertan berriz hutsetik abiatzen direla. Suerte on guztioi!

Nork: Finalerdietarako sailkapena.2009/03/01 11:58:19.796 GMT+1

Zigoitia 2009-03-15 Kultur Etxea, 17:00etan. Bertsolariak: Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, J.M Juaristi,  Iñaki Viñaspre, Serapio Lopez eta Izar Mendiguren.

Aramaio 2009-03-22 Kultur Etxea, 17:00 etan. Bertsolariak: Asier Otamendi, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Andere Arriolabengoa, Ruben Santxez eta Xabi Igoa

Nork: .2009/03/01 12:10:43.903 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru