Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/13 12:06:33.643 GMT+1

Arabarron BERTSO TOURRA

           

            Hauteskundeetako ajea pasata... Arabarrok ere berriz egurra emateko gogoz gatozela erakutsi nahi dugu. Batzuen luxuzko mitinak, gure saio duinekin konparaezinak bilakatuko direlakoan gaude.

 

             Horregatik, Martxoa eta Apirilan zehar 4 bertso saio prestatu ditugu Gasteizko bertso eskolako hainbat gaztek. Gasteizko Alde Zaharra izango dute kokaleku eta bertsoa era informal batean hedatzea daukagu helburu, beti ere umore puntutik joz. Desafio erako 4 saio egingo ditugu. Baliabideak urriak izan arren gazteak ere gauza asko egiteko prest gaudela erakutsi nahi dugu eta horren erakusgarri izango da antolatutako ekimen hau.

 

             Martxoaren 6an, eman geniron hasiera Arabarrak VS. Foraneoak saioarekin . Kutxi kaleko Irauli tabernan izan zen . Eta bertan aritu ziren bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Ekaitz Samaniego eta Jagoba Apaolaza ARABAtik, eta Izar Mendiguren ( Laudio, Bizkaiatik) Iker Agirre ( Aramaio-Mondragonetik) eta Ruben Sanchez (Zaragozatik).  

 

            Martxoak 13an izango da bigarren saioa eta TXAPELGORRIEN SAIOA izenaz emango dio jarraipena. Hau ere ordu berrean izango da, eta ARABA eta NAFARROAren arteko desafio bat egongo da tartean, lurralde bien nortasun historikoa kontutan hartuz. Eta bertan arituko diren bertsolariak: Manex Agirre, Ander Solozabal eta Oihane Perea (ARABATIK) eta Julio Soto, Eneko Lazkoz eta Jon Elizetxe (NAFARROATIK). Ez ahaztu saioa 20.30ak aldera hasiko dela Aizkora tabernan presoen aldeko kontzentrazioaren ostean.

 

Apirilean? sakatu erantzunak

 

Nork: gazte tourreroak.2009/03/13 12:06:33.643 GMT+1
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

 

            Apirilari dagokionez, Ostegunetan egoten den giroa baliatuz beste saio bat egingo dugu Apirilaren 2an. JUN ZAITEZ PERRETXIKO BILA deituriko saio honetan, berriz ere, Arabarrok Unibertsitario Giputxien kontra gogor jardungo dugu bertsotan. Horretarako, Iñaki Vinaspre, Ekaitz Samaniego eta Ruben Sanchezek, Hodei Iruretagoiena, Maddi Gallastegi eta Julen Zulaika izango dituzte aurkari. Gainera, saioa Garraxin izango da eta 21.00tan emango zaio hasiera.

 

            Bukatzeko, Bertso Turrari amaiera emateko, Gaztetxeko 26. urteurrenaren barruan, UAri OMENAIA egingo diogu, merezitakoa... Oraingo honetan inoiz baino gehiago Arabarron kasta patata eta ardo goxoaz haratago doala erakutsiko dugu. Saio hau Gaztetxean izango da eta 20.30ak aldera izango da, beti ere, kontzentrazio ostean. Eta horretarako, ARABAko lurralde txit gorena defendatzen, Iñaki Viñaspre, Ekaitz Samaniego, Ander Solozabal eta Manex Agirre egongo dira. Eta gure lurralde honi anexionatzeko prest Euskal Herri osoko 4 bertsolari etorriko dira, Nafarroatik Xabier Silveira, Gipuzkoatik Jokin Labayen, Iparraldetik Miren Artetxe eta Bizkaiatik Fredi Paia.

 

            Beraz, guztiak zaudete gonbidatuta egingo diren lau saio hauetara eta animatu, ez zaizue damutuko eta. Ziur ONDO PASAko dugula!!!

Nork: gazte turreroak 2.2009/03/13 12:11:07.284 GMT+1

Aupa:

Jartzea ahaztu zaigu baina azken saioa Apirilaren 24an izango da 20.30ak aldera

Eta ez ahaztu gaur, Martxoak 13, Aizkora tabernan saioa egongo dela Kontzentrazio eta Ongi etorriaren ostean, 21.00ak aldera.

Ondo segi, eta be patatero my friend...

Nork: gazte turreroak 3 jejej.2009/03/13 15:20:25.472 GMT+1

ATzoko saioa, earra benetan! Laugarren karlistada bikaina! Arabarrak, objetibamente, onenak! Baina naparrak etxerako modukuak...

Nork: karlista bat.2009/03/14 11:02:21.738 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru