Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/21 20:00:00 GMT+2

Solozabal bigarren fasera

EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XX. TXAPELKETA
 
            

     Ander Solozabal kantari (ITURRIA: otamotz.com)

           Miren Amuriza berriztarrak irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko txapela helduetan eta Maialen Akizu urretxuarrak umetan. Bigarren, Jone Uria algortarra gelditu da gazteetan eta Maiana Txoperena hendaiarra umetan. Goiz eta arratsalde maila handiko finala izan da eta iaz bezala aurten ere neskak izan dira protagonista: lau sari nagusiak neskentzat izan dira.

           Autobus bete txoro joan gara Altsasura (Laudio, Amurrio,  Legutio, Agurain, Aramaio eta Gasteizko bertso-eskolako 40 kide eta lagun), pankarta, turututa eta txalo beroz gure ordezkariak animatzera.

           Txikitan ederki kunplitu dugu, eta arrastoa utzi ere bai. Historiara pasako dira Bingenen profesional posea, bukaerako agurra, eta Comas eta punto handia! Amurrioko damak, bere irribarre eta estilo inkonparableaz txundituta utzi zuen bat baino gehiago. Ziur gaude jende mordo bat hurbilduko dela aurtengo udan Amurriora bertako mutil guapoak nikia kenduta ikustera...

              Handitan Ekaitz Samaniegok inspirazio intermitentea izan arren, espezie desberdin batekoak garela demostratu zuen, eta Ander Solozabalek, Iñaki Viñaspre handiaren pausuak jarraituz, bigarren fasera pasatzea lortu zuen. Lehen bi postuetatik hurbil ibili zen, uste baino hurbilago.

                 Hurrengo urterako erronka berria dugu: Txapela arabara ekartzea. Hori lortzen duenari monumentu bat jarriko diogu Amaia Zentroan.

IKUS ARGAZKI GALERIA(otamotz.com, Urretxu eta Zumarragako Atari Digitala)

 

Nork: Gasteiz-bertsozale.2008/06/21 20:00:00 GMT+2
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Zorionak Ander eta eutsi goiari

Nork: Xabier Rico.2008/06/23 11:10:35.644 GMT+2

Errenferentziak:

...etan. Bigarren, Jone Uria algortarra gelditu da gazteetan eta Maiana Txoperena hendaiarra umetan.        Solozabal bigarren fasera (GASTEIZKO BLOGA)   Nork: Go...

Erreferentzia: Ander Solozabal bigarren fasera - Gorbeialdea bertsotan 2008/06/22 12:50:37.712 GMT+2

...;       Miren Amuriza eta Maialen Akizu txapeldun            KRONIKA Gasteiz-bertsozalen. Nork: Laube.2008/06/2...

Erreferentzia: Eskolarteko kronika GASTEIZ-BERTSOZALE-n - LAUBE 2008/06/22 19:50:54.889 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.