Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/08 19:21:14.265 GMT+1

Txanpinoiak juaten dira URKIOLARA!!!

bertsozale platonikook!

Maiteminduen egunerako plan paregabea dakarkizuegu hurrengo astebururako. Laranja erdia topatu ezinik baldin bazabiltzate, zatozte zuen txanpiñoi erdiaren bila URKIOLARA!!!


OTSAILAREN 14ean, 14:30etan,  URKIOLA JATETXEAN Gasteizen, BERTSO BAZKARI MUNDIALA!

Arabako azken 4 txapeldunak izango ditugu Pablo Pagegiren sartagira salto egiteko prest! ASIER IRIONDO, ZIGOR ENBEITA, ASIER OTAMENDI eta OIHANE PEREA

Izena emateko deitu edo idatzi Arabako Bertsozale Elkartera, Otsailaren 12a baino lehen. tel: 945 010505 - e-posta: araba@bertsozale.com

Nork: Gasteiz-bertsozale.2009/02/08 19:21:14.265 GMT+1
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hau da marka! Azken 13 urteotan ez dugu hauek beste txapeldurik araban. Beittu, beittu.

Orain arteko txapeldunak

urtea
lekua
txapelduna
1996
Gasteiz

Asier Iriondo

1997
Gasteiz
1998
Gasteiz

Asier Otamendi Alkorta

1999
Gasteiz
2000
Gasteiz

Asier Otamendi Alkorta

2001
Gasteiz
2002
Gasteiz

Asier Otamendi Alkorta

2003
Gasteiz
2004
Gasteiz

Asier Otamendi Alkorta

2005
Gasteiz
2006
Gasteiz

Zigor Enbeita

2007
Vitoria-Gasteiz
2008
Gasteiz

Asier Otamendi Alkorta

 

Ia 2009an beste nobedaderik dugun!!!

Nork: Perretxikua.2009/02/08 19:56:21.695 GMT+1

Azkenean enpate aizue, Iriondok eta Oihanek txanpiñoi bandeja bat jaso zuten erdi bana. Bertsozale maiteminduen eguna amaitzeko modu erromantikoagorik!! Laster izango ditugu HALA BEDI IRRATIKO BERTXOKO irratsaioan egun horretako bertsoak entzungai. Kazetari intrepido bat bidali zuten eta...

Ah! eta txapelketa hasi da.... lehen saioa ihauterietan AMURRION.

Txoritxo batek esan didanez afaritara bertsolariak mozorrotuta joango dira. Hau marka! Norbaitek argazkia atera eta blogean sartu dezala mesedez!!!

 

Nork: Perretxikua.2009/02/17 10:36:08.927 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru