Gasteizko bertso kontuak

Urtarrilleko berripapera neska-mutillok!" title="">Gozatu dezazuen!


Kaixo Lagunok! Egia da sustatu.com-en ere blogarion aipamene bat entzun dugula asteotan baiña utzi xamarrik du(gu/da)la ezin ahantz genezake. Hala ere, egun hauetan berri izan dugun hortatik tiraka, hara hemen Iñaki Muruak botatako bertso batzuk Getarian! Gustagarri izango duzuelakoan, Muxu handi bat... http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=2307


Arabako herrietan antzeko egitasmoetan dabiltzanek elkar ezagutzeko, harreman sare euskaldunak zabaltzeko, asko eta toki askotakoak garela erakusteko, ondo pasatzeko eta motibazioa areagotzeko, ARABAKO MINTZA EGUNA Gasteizen ospatuko dugu!! Arabako Mintza Eguna Noiz? URTARRILAK 15, LARUNBATA, 10.30 - 20.00 Non? Gasteizen, Alde Zaharrean Egitaraua: hemen Bazkari txartelak: hemen Antolatzaileak: Topagunea, Gasteizko Mintzalaguna, GEU elkartea, Gasteiz Kantuz, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala



2010-11-29, GASTEIZPlazatik plazera. Bi inprobisazio mota, plazan batera. Uruguay eta Euskal Herria. Lekua: Bibat museoa Ordua: 20:00 Protagonistak: Manex Agirre, Oihane Perea, Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno  Antolatzailea: Gasteizko udala    2010-11-30, GASTEIZPlazatik plazera. Bi inprobisazio mota, plazan batera. Kuba eta Euskal Herria. Lekua: Parral taberna Ordua: 20:30 Protagonistak: Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren eta Alexis Díaz Pimienta Antolatzailea: Gasteizko udala   2010-12-01, GASTEIZ Plazatik plazera. Bi inprobisazio mota, plazan batera. Ur...


Gasteizko ostegunetako festaren barruan ospatu zen atzo Bertxoko sariketako hirugarren eta azken kanporaketa. Kutxi kale erdian kokatzen den Errexala elkartean, Iñaki Aleman iruritarra, Mikel Artola alegiarra, Gillen Iribarren itsasutarra, Asier Azpiroz zubietarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Miren Amuriza berriztarra bertsolariak aritu ziren, Beñat Goitiaren esanetara, nor baino nor, jokoan zeuden finalerako azken bi txartelak lortu nahian. Elkartea jendez eta giroz bete bete egin zen afal orduan eta saio hasteko zegoela jende andana hurbildu zen kaletik bertara saioaz gozatzera. Ja...


Bertxoko sariketa aurrera doa eta azkeneko kanporaketak, Gasteizeko ostegunak hartuko ditu bere baitan. Dagoeneko bi kanporaketa jokatu dira eta Azaroaren 26an Trebiñuko sagardotegian ospatuko dugun finalera pasa diren lau bertsolariak honakoak dira: Jone Uria, Odei Barroso, Julio Soto eta Ainhoa Mujika! Beraz, beste bi finalistak nortzuk izango diren jakiteko irrikitan zaudetenok, badakizue zer egin. Hori bai, afarirako izena eman nahi baldin baduzue azkar ibili, Errexala azkar beteko da-eta!Eta egun bat beranduago, Azaroaren 19an, 21.15 aldera, Akergorri tabernan ere zita paregabea daukag...


BEC-eko errebantxa ARRASATEn (Udalbiltzaren alde)   SARRERAK SALGAI GASTEIZEN Hala Bedi tabernanSarrerak 10 €, Saiotik aterako den dirua, Udalbiltza auziak eragindako gastuei aurre egiteko erabiliko dute. Kuña, bidean dago!


Asteburu emankorra izan dugu dudarik gabe, denetik egon da, txapeldunen saioa, bertxorakeriketa, saioak.... Hala ere, ezin izan bazenuen joan, trankil, guri esker jazotakoaren berri izango duzu!Batetik, Jimmy jazzen ospatu zen txapeldunen saioa:Bestetik, bertxorakeriketa!!title="Ondo ibili bertsozale, eta plazarik plaza ikusiko garelakoan...Ah, ohar bat, doble ikusten baldin baduzue giroan sartzeko besterik ez da!


Agenda

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2010-10-11 23:15

Datozen egunotan ez daukagu aspertzerik lagunok! Gasteiz-bertsozaletzen dabilen seiñale, bertsoaren aristokrazia zuen gaiñ jarriko dugu, lotan ere bertsotan egingo duzue... Ondo ibili eta hurrengo egunetako zita garrantzitsu hauetan ikusiko garelakoan, Muxu lirdingatsu bat bertsozale!2010-10-14, GASTEIZ Txapeldunen bertso-saioa Lekua: Jimmy Jazz aretoa Ordua: 20:30 Antolatzailea: ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA Protagonistak: Maialen Lujanbio, Oihane Perea, Julio Soto, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Igor Elortza Gai-jartzailea: Idoia Beitia Antolatzailea: ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA   ...


gasteiz-bertsozale 1456133106692

Gasteizko bertso kontu ugari aurkituko duzu hemen. Gustora konpartituko ditugu zurekin!