Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/02 21:09:01.210 GMT+2

Ekialdeko ahotsak


Aurkezpen honetan Ekialdeko ahotsen eta taldeen bilketa labur bat egiten da. Informazio zehatza izan gabe garrantzitsuena agertzen da. Talde eta abeslari hauexek: The GazettE, Yui, Miyavi eta BoA.

Aurkezpena egiteko google docs erabili dut, power poita bezala dabil baina Interneten. Ondoren, Slideshare webgunera upload egin eta aukezpena sarean gelditzen da. Eskaintzen dizun kodea erabiliaz, aukezpena blogean, foro eta bestelakoeta zintzilikatu dezakezu. Baliagarria beneta.

Nork: Ira.2009/06/02 21:09:01.210 GMT+2
Etiketak: musica googledocs ekialdea slideshare | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/01 15:39:49.948 GMT+2

Internetzale euskaldunon albistaria


Bai, horixe da Zuzeu, internetzale euskaldunon albistaria. Hasier Etxeberria eta Mikel Lasa etorri ziren ZuZeu Webguneaz hitz egitera. Hitzaldiaren hasieran Aranzabalek proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Zer sortu nahi zuten eta nola. Ez zen erraza izan.

Baina ZuZeu ez da albistari ohikoa, ez. Webgunean edozein irakurlek hartu dezake parte eta albisteak idatzi. Egia da zintzilikatu aurretik zuzenketak egiten dizkiotela testuari, baina testua bera, erabiltzaileak berak sortzen du. Erabiltzaileak konfiantzazkoak direnean, eskubide gehiago lortzen dituzte eta zuzenean zintzilikatzen dituzte albisteak, erabiltzaile horien artean idazleak, bertsolariak etab. aurki ditzakegu.

Bisita ezazue webgunea eta ezagutu, behar bada albisteak idazteko gai izango zarete eta.

Nork: Ira.2009/06/01 15:39:49.948 GMT+2
Etiketak: euskara zuzeu albistaria internet | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/06/01 15:10:38.924 GMT+2

Sare sozialak


Internetek geroz eta baliabide gehiago ditu, gazteentzako zein helduentzako. Orain dela urte gutxi inoiz ere pentsatuko ez genituzkeen sorkuntzak dauzkagu orain Interneten eta guztiak edonoren eskuragai.

Gazte naizenez gero, nire ikuspuntua ezberdina da Internetekiko, baina jakina da gaur egun interneten diru gehien mugitzen dutenak  sare sozialen enpresak direla. Sare hauek batik bat, gazteei zuzenduak daude baina ez du zertan horrela izan behar, edozeinek erabil baititzake. Hasiera batean txata izan zen booma Interneten eta orain berriz sare sozialak. Interneten nabigatzen duen edonork ezagutu ditu Myspace eta Facebook, orain arte arrakasta gehien izan duten sare soziala izan direlako mundu osoan zehar.

Nik ere parte hartzen dut Interneteko sare sozial batzuetan. Myspacen eta Facebooken badauzkat kontuak, baita Espainian hain famatu egin den Tuentian ere. Azken hau, Tuenti, argazkiak igotzeko eta lagunekin hitz egiteko erabiltzen da, baina Espainian bakarrik zabaltzen da. Gainera kontua sortzeko gonbidapen bat behar izaten da. Myspacek eta Facebookek, ordea, ez. Noiznahi ireki daiteke kontu berri bat eta mundu osoko jendearekin jarri zaitezke kontaktuak. Musika taldeen perfilak sortzeko ere balio du Myspacek.

Nire ustez, jende berria ezagutzeko eta betiko lagunekin kontaktuan jarraitzeko modu atseginak dira sare sozialak. Hala ere, kontuz ibili beharra dago informazio pertsonala eta bestelakoak zabaltzerako garaian.

redes-sociales

Nork: Ira.2009/06/01 15:10:38.924 GMT+2
Etiketak: tuenti saresozialak myspace facebook internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 15:44:22.273 GMT+2

«Si están viendo este mensaje, es porque fui asesinado»

Gaur klase orduan irakasleak artikulu bat banatu digu gutariko bakoitzari eta geure iritzia blogean argitaratzeko eskatu digu. Horrela ba, “La rebelión twittera” izeneko artikuluarekin hasi gara lanean.

Pil-pilean dagoen berria izan da, eta Rodrigo Rosenberg du izena. Gizon  hau Guatemalako abokatu bat zen eta igandean, maiatzaren 10ean, hil zuten. Rosenbergek hil baino lehenago bideo bat grabatu zuen, hiltzen bazuten ere bere deklarazioek ahotsa izan zezaten. Bideo honetan, Guatemalako presidentea den Alvaro Colom, Gustavo Alejos idazkari pribatua eta presidentearen emaztea ere, bere hilketaren errudun direla esaten du.

Hauxe da esandako bideoa, merezi du ikusteak.

Mezu hau Guatemalako Jean Fernando Anleu jaunak zabaldu zuen Twitterren bidez eta horregatik kartzelan sartu zuten. Pertsona askok egin du erabaki honen aurka eta era berean Guatemalako Gobernuaren aurka era. Naiz eta Errepublika Presidentzial Demokratiko bat egon indarrean, adierazpen askatasunaren zanpaketa garbia izan da. Gobernuak eskuak zikindurik dituela erakutsi du eta Rosenbergen hitzen ondoren beldurturik hartutako erabaki bat izango zen seguruenik. Hainbat herrialdeetako diru-laguntzari esker, Anleu kartzelatik irten da.

Internetek izan dezakeen indarraz jabetzeko balio digu honek. Hala ere batzuen eskuetan dago hori ere, gobernu eta bestelako indarren aurrean biztanle xume batek, ezin dezakeela ezertxo ere egin, ala agian bai?

Nork: Ira.2009/05/19 15:44:22.273 GMT+2
Etiketak: twitter guatemala rosenberg colom | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/06 18:33:09.094 GMT+2

Nire etxea Tagzanian

Gaur klasean tagzania apliakzio zoragarriarekin aritu gara jokoan. Ez nuen tagzania ezagutzen, baina benetan baliagarria dela iruditzen zait. Nire etxea markatu dut bertan. Ni Hernanin bizi naiz etxeberri auzoan. Hernani zentrutik kilometro erdira edo egongo da, tren geltokiaren alboan. Hementxe dago bada nire etxeko mapa.




Nire etxea

Nork: Ira.2009/05/06 18:33:09.094 GMT+2
Etiketak: tagzania florida hernani | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/29 14:08:06.124 GMT+2

del.icio.us

Gaurkoan Deliciousekin gatoz. Gestio zerbitzu honek gustuko web orri ezberdinetan izaten diren aktualizazioak biltzeko aukera ematen digu. Blog txiki batek izango lukeen antzeko funtzionamendua du.  Horrela zuk zure web orriak bilduta eta etiketatuta izan ditzakezu eta are gehiago, zure lagunekin partekatu.

Delicious oso sinplea da edozeinek erabiltzeko eta gainera oso baliagarria, lana asko murrizten baitu.

home_delicious

Nork: Ira.2009/04/29 14:08:06.124 GMT+2
Etiketak: delicious internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/29 13:31:39.336 GMT+2

Distress and Coma

The GazettE taldea Japoniako rock talde bat da, 2002. urtea sortutakoa. Bost musikarik osatzen dute taldea eta PS Company-rekin ari dira lanean.

Urte hontarako single berri bat atera dute eta laster album berri bat izango dute kalean. Hementxe duzue single berriaren bideoklipa. Gozatu!


Nork: Ira.2009/04/29 13:31:39.336 GMT+2
Etiketak: japonia musika gazette | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/17 07:14:14.594 GMT+1

Orgasmo bat

Lehengo batean klasean irakurritako testuak honakoxe izenburu hau zuen. Neska bati benetan gertatutakoa kontatzen omen zuen, kontua zera zen, neskak bere sakelako telefonoan mutil lagunarentzat bideo batzuk grabatu zituela. Bideo horietan bera agertzen zen masturbatzen. Behin ordea, deskuiduz edo, telefonoa taberna batean utzi zuen ahaztuta eta konturatu zenerako norbaitek eramana zuen. Handik gutxira herri osoan zabaldu ziren bideoak eta neskak azkenerako herritik alde egin beharra izan zuen.

Hau adibide bat besterik ez da, baina internet eta teknologia berrien alorrean horrelakoak maiz gertatzen dira. Internet mundu zabal bat da eta ez diogu zertan beldurrik izan behar, baina buruarekin jokatu behar dugu zer egiten ari garen jakitun garela. Informazio asko barreiatzen da sarean, eta ez duzu sekula jakingo zuri dagokizun informazio hori noizbait kontra etorri lekizukeen.

Interneten lasai nabigatu daiteke baina beti ere zentzuz jokatu.

Nork: Irati.2009/03/17 07:14:14.594 GMT+1
Etiketak: orgasmoa sexua internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/10 13:58:14.815 GMT+1

Zergatik Firefox?

Naiz eta askorentzat Firefox oraindik ezezaguna izan, egunetik egunera oihartzun handiago du teknologiaren esparru honetan. Nire esperientziatik hitz egin beharrean banengo Firefoxen alde egingo nuke seguruenik.

Interneten ezagutu nuen Firefox, hainbat foro eta blogetan nabigatzaile onenetarikoa zela irakurri nuen, eraginkorra eta erabiltzeko erraza, horregatik erabaki nuen frogatzea eta egia esan Firefoxekin gustura nabil. Lehen Internet Explorer eta Safari nabigatzaileekin funtzionatzen nuen, orain Firefox erabiltzen dut bi ordenagailuetan. Eta zergatik galdetuko duzue; hementxe ba erantzuna.

Firefox euskaraz dabil! Bai, hainbat hizkuntzatan dago Firefox eta orain euskaraz era badaukagu, beste nabigatzaileek orain arte behintzat ez zeukaten baliabidea. Gainera euskarazko aplikazioak ere baditu, horietako bat eta ezagunena agian, Euskalbar. Euskaraz lan egiten dugunontzat berebiziko erreminta. Firefoxek, beste nabigatzaileak ez bezala, (adibidez Safari Machintosh-en soilik dabil), plataforma guztietan funtzionatzen du. Eta aipagarriena, eta gehien atsegin dudana, Firefoxek duen memoria da. Askotan argia joan edo ordenagailua berrabiarazi egiten da eta interneteko leihoa galdu egiten da. Firefoxek ordea, web orri horiek memorian gordetzen ditu eta berriro ere bertara bueltatu nahi duzun galdetzen du, lana asko errazten du horrek eta erabiltzailean pentsatua dagoela erakusten du.

140896634_6563038dde_o

Nork: Irati.2009/03/10 13:58:14.815 GMT+1
Etiketak: firefox internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/06 21:36:50.653 GMT+1

Blogarien ahotsa

Internet izeneko mundu zabal hau egunetik egunera doa aldatzen eta komunikatzeko eta iritziak partekatzeko hainbat bide desberdin ditugu esku artean. Bloga da indar betean datorkigun berrikuntza horietako bat. Hementxe dituzue sarean topa ditzakezuen bost bat blog. Sartu eta kuxkuxean hasi!


Alukiss
Euskaraz idatzitako bloga. Bloari.net-en sortutako bloga da hau eta bertan sexua eta sexualitateari buruz hitz egiten digu blogariak. Argazkiak ere erabiltzen ditu beti ere gaiarekin lotutakoa. Benetan kuriosoa da blog hau, baina baita polita eta gustu honez egindako. Eskertzen da horrelako gauza berriak euskeraz ere izatea, eta edonorren eskura.

* BIG BLOG STATUS *

Ingelesez idatzitako bloga da beste hau eta bloggerren sortua. Blogaria Estatu Batuetako gizon bat da. Berak dion bezala familia gizon bat izatea eta musikarekiko maitasuna uztartzeko tartea du bloga. Ameriketako RAP musikaz hitze egiten digu gehien bat, baina beste hainbat gai ere jorratzen dira bertan. Begientzako atsegina egiten den espazio bat beraz.
 
Fents Oder
Blog hau ere bloggerren sortutakoa da. Naiz eta blogaria euskalduna izan, gazteleraz idazten digu bertan. Lagun honek berak asmatutako istorioak argitaratzen ditu, publiko zabal bati zabaldua dagoenez, euskalduna ez den publikoa askotan, gaztelera erabiltzen du bere lanetan. Istorio bitxiak gustuko badituzu bixitatu ezazu!

Ramen para Dos
Gazteleraz idatzitako bloga da hurrengo hau. Oso gustuko dudan blogetako bat da bera, bai gaia atsegin dudalako eta baita darabilen formatuagatik. Bertan animazio eta komiki japoniarrari buruz hitz egiten digute, besteak beste, albisteak, lehiaketak, fora etab. Era baditu gainera. Beste hainbat blogekin ere loturak dauzka eta hau ere bloggerren sortua.

LAUBE
Azken hau euskaraz idatzitako blog bat da. Lautadetako bertso-eskolaren bloga da eta bertan bertsolaritzaren inguruko albisteez eta ekitaldiez berri ematen digute. Formatu simple baina eraginkorra darabil. Blog hau blogak.com-en sortutako da.

Nork: Iratu.2009/03/06 21:36:50.653 GMT+1
Etiketak: blog teknologiaberriak internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)