Saltsea gogotik dabil Aramaioko aldean AHTaren goraberarekin.
Aurreko berri batean datorren martxoaren 4an herri kontsultea egin behar zela aurreratzen bagenizuen ere, Goienan azaldu den artikulu honen arabera gauza oraindik ez dago oso argi.
Dena dela, jakinarazita zegoen bezala, gaurko partez zita garrantzitsua zuten Aramaioko herritarrek. Eusko Jaurlaritzako Arantxa Tapia Garraio sailburuordea eta Garraio Azpiegituren Mirari Arruabarrena zuzendariak, kaltetuekin bilera esplikatiboa egin behar baizuten.

Teorian kaltetuei soilik eta Aramaioko eraginak aztertzeko zuzendua bazegoen ere hitzaldia, azkenean, AHTa kokatzen den garraio azpiegitura modeloa eztabaidatzen jardun ziren herritarrak.
Hitzaldia audioan grabatuta eta oraindik bere osotasunean entzuteko aukerarik izan ez badugu ere, bere kalitatea itxurazkoa izango ez den susmoa dugu. Jakinaraziko dizuegu.
Herriko alkatesak moderatutako hitzaldia, Arantxa Tapiak hasi zuen ta Orioko Mirari Arruabarrena alkatesa ohiak jarraitu zion.
Gertatu eta entzundakoaren kronika amaigabe bat ez dugu egingo baina beraiek esandakoen artean, hauek lirateke aipagarrienak:
- Kaltetu zuzenekin "datorren astetik aurrera" biltzen hasiko direla esan bazuen, beste une batean, "datorren hilabetetik aurrera" hasiko direla esan zuen. Gauzak ez dituzte argi, aidanez.
- "Hurrengo astean... edo hurrengoan" kaltetuekin harremanetan hasiko direla esan zuten, eta bi parteen arteko "acuerdo amistoso" egin arte ez dela obrarik hasiko.
- Une honetan Lukoko zonaldeko 70 kaltetuekin "mutuo acuerdo" lortu dutela eta 30ekin negoziatzen ari direla. Beraien esanetan Lukoko eremuan ez da desjabetzerik izan.
- Aramaion bi zabortegi dijoazte. Zein baino zein haundiagoa. Ez zuten zifrarik eman.
- Lurranekera dijoaztenak "cita previa" eskatu eta NANarekin identifikatu beharra daukatela.
- Iturri eta manantialen berri, afektatuak eman behar dute. Hamaika ikusteko!
- "Declaración de Impacto Ambiental" delakoan agertzen diren neurri
zuzentzaileak, Eusko Jaurlaritzak zorroztu eta hobetuko dituela esan
zuten. Mesede bat egingo baligute bezala!
Horren ondoren, herritar eta Eusko Jaurlaritzako arduradun politikoen artean hika-mika sortu zen eta kaltetu eta kalteez soilik izan behar zen hitzaldia, AHTaren proiektua kuestionatzen zuten atalera pasa zen hitzaldia.
Horren ildotik, AHTa sostengatzeko zein azterketa ekonomiko egin duten Eusko Jaurlaritzan galdetu zion herritar batek, bere iritziz EHUko ekonomia katedraduna den Roberto Bermejoren txosten ekonomikoak argi eta garbi uzten baidu, proiektu hau ez dela ekonomikoki bideragarria.
Arantxak zera erantzun zion, ezagutzen dutela txosten hori eta dagoeneko Eusko Jaurlaritzak txosten ekonomiko bat eskatu duela eta gainera "Roberto Bermejoren fakultate bereko ekonomilari batek egingo du". Helduiok horri!!
Demokrazia legebiltzarrean dagoela, herriarentzako ona dela, Europakin lotuko gaituela, kaltetuak kontuan hartuko dituztela...
Ohikoak ditugun topikazoekin jarraitu zuten.
Ta horretaz aparte, eta herritarrei oso ESANGURATSUA egin zitzaiena bileran: "Hori ez da gure ardura, Fomentorena baizik", "hori Fomento egiten ari da", "niri ez zait ajola pantalla akustikoak 2 edo 4 metro duten, Fomento baita arduraduna" Una escaqueada de sus responsabilidades pasmosa.
Beste herritar batek galdera konkretua egin zion Mirariri: "Noiz hasiko dituzue lanak?"
Mirarik: "Lizitazioak eta adjudikazioen prozesuak bakoitzak 2-3 hilabete eramango dituzte, beraz udararako aurrikusten da Aramaion lanak hastea".
Ta herritarrak jarraitu zion: "Nik behi gutxi ditut baina nire bizilagunak ehundik gora abelburu ditu, udan zelaiak txikitzen hasten bazarete, nora eramango genituzke behiak?"
Ta Mirariren erantzuna: "Datorren astetik aurrera biltzen hasten zaretenean gai guztiak horiek aztertuko ditugu. Beharrezkoa bada ere, Gasteiztik teknikariak ekarriko genituzke udaletxera eta kaltetuekin banan-banan bildu eta beraien arazo konkretua aztertuko genuke."
Laburbilduz: Komunikazioan eta propagandan onak izango dira, baina informazioan negargarri.
Amaitzeko. Dagoeneko ohikoak bihurtzen ari diren 3-4 bat "sekreta" udaletxeko inguruetan bueltaka ari baziren hitzaldia hasi aurretik, herriko sarreran ere "antidisturbios" furgona bat eta patruila kotxea ikusiak izan ziren.

Erantzunak
Nork: jone.2007/02/13 11:12:18.475 GMT+1