Gaur goizean, Goierriko hainbat zinegotzik (Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Lazkao, Ataun eta Zeraingo zinegotziak (EAE, Aralar eta EB)) akten altxamenduaren inguruko zenbait salaketa egin dituzte. laburbilduz:
- Akten altxamendua desjabetu behar dituzten lurretan egitea, lurjabeen gutxieneko eskubideak berma daitezen, eta ez, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzako bulego batean (Donostia).
- 2.100 helegiteei (teknikoak barne) testu berberarekin erantzun izana (irakurri ez dituztenaren eta interesik ez zutenaren seinale).
- Akten altxamendua etzi izanda, Beasaingo Erauskin auzoan hondakindegia egingo ote duten ez da ziurra (baina desjabetu behar dituzte).
- AHTak kaltetuko lituzkeen herriak ez direla trazaketak ukituko lituzkeenak soilik, Olaberria, Lazkao, Ataun eta Zerain gisako herriak ere, zuzenean kaltetuak izango direla (hondakindegiak eta harrobiak).
- Goierrin, mahai gainean, 6 harrobi irekitzeko aukera aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza (Itsasondo, Legorreta, Ataun eta Zerain). Horren inguruko inongo informaziorik ez eman izana eta gainera, izkutukerian ibili izana.
- Ordizia eta Beasaingo udalek adierazi duten deinteres interesatua.
Erantzunak
Nork: patxi.2008/07/10 12:44:06.898 GMT+2