Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/03/04 18:25:41.921 GMT+1

sakana-goierri

            Martxoaren 15ean, larunbatarekin, Sakana eta Goierriko AHT GELDITU! Elkarlana taldeek Altsasu eta Idiazabal herriak lotuko dituen mendi-martxa informatiboa antolatu dute “LURRAREN DEFENTSAN, AHTrik EZ!” lemapean.  Sakana eta Goierriko herri eta haran afektatuetan AHTren Nafarroako Korridoreak eta “euskal Y”arekin izango lukeen lotuneak eragingo lituzkeen ondorio larriak salatzeko. Ibilaldia goizeko 10etan abiatuko da Altsasuko udaletxetik, Altzaniako mendizerran barna 6 orduko martxari ekiteko. Bidean  geldiune informatiboak burutuko ditugu Aitzkaia, Balankaleku, Atxurbi eta Urbaundi mendietan, hain zuzen ere AHTren korridore nafarraren eta “euskal Y”aren arteko lotunea Ezkio-Itsason egiteko azkenaldian gehien aipatzen dituzten alternatibak kalteturiko lurraldearen gainean ikusmira zabala eskaintzen baitute leku hauek. Bestalde, herritarrei parte hartzeko aukera gehiago eskaintzearren, goizeko 10etan kontzentrazioa egingo da  Altsasuko Udaletxearen parean ibilaldiaren hasierarekin bat eginez, eta arratsaldeko 18:30ean ibilaldiaren amaiera-ekitaldi bat ospatuko dugu Idiazabalen, bertsolariak, musika eta afari-merienda lagun. Halaber, Gipuzkoatik ibilaldira joateko autobusa aterako da Beasaingo RENFE geltokitik goizeko 9’40an (autobusa hartzeko izena ematea komeni da 651653692 telefonoan); eta eguna amaitutakoan ere, Idiazabaldik autobusak antolatu ditugu   arratsaldeko 20etan Beasainera

Posted by: goierrikoahtez.2008/03/04 18:25:41.921 GMT+1
Tags: tav sakana ibilaldia goierri aht ez | Permalink | Comments (1) | References (0)

Comments

Ez dakit jakingo duzuen baina bertan behera geratu da egun horretarako deituta zegoen gazte eguna, Zaldibian ospatzekoa zena. Helburua ahalik jende gehien ibilaldira bideratzea da. Ea jendetza biltzen garen!

Posted by: anonimous.2008/03/04 20:09:48.272 GMT+1

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco