Gorbeialdea bertsotan blogeko erredakzio taldeak (570 langile prestu inguru) ez daki oso ondo abuztuan Gorbeia inguruetan baten bat badabilen, edo bertso-mundu guztia Karibera joan den daikiriak edatera...
Inor blogera sartzen den edo ez konprobatzeko, xixtima mundiala asmatu dugu: gaurtik hasi eta irailera arte, noizean behin (osea, prakabarrenetan jartzen zaigunean) bertsoglifiko bat jarriko dugu. Erantzun, eta Ruben Sanchez-en "Araba, bertso istori ezberdin bat" liburua jasoko duzue opari (JIA JIA JIA JIA JIA, aze marroia).
Hor doa lehenengoa, pista txiki batekin: bere herria urruñ xamar dago, nola deitzen da bertsolaria? ein?

Argazkiak.org | bertsoglifikoa1 © cc-by-sa: Euskara Zuia




Erantzunak
Nork: .2010/08/24 15:32:42.519 GMT+2