Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/10 18:14:50.927 GMT+1

Gorbeialdeko herriak nor baino nor!

 

 

Arabako kuadrila arteko I. bertso txapelketa egosten hainbat hilabete pasa ondoren heldu da labetik ateratzeko ordua... Otsailaren 6ean erditu genuen, kolorez betetako aurkezpen ekitaldi xume batean... Orain ibiltzen hasteko ordua da...

Eta ibiltzen nor hasiko, eta Gorbeialdea lehenengo. Zer nahi zuten beste talde eta ligek, konejilloindiasak bilatzea?.... damutuko zaie!

Hona hemen kanporaketen egutegia eta taldeen aurkezpen txiki bat:

EGUTEGIA


KANPORAKETAK

OTSAILAK 19, ostirala, afaria: Aramaio Izarrako BE
MARTXOAK 6, larunbata, afaria: Elosuko Iturrigorri - Aramaio
MARTXOAK 12, ostirala, afaria: Izarrako BE – Elosuko Iturrigorri


GORBEIALDEko LIGA:

 

Aramaio
external image Aramaio.jpg
Ekipo potentea bildu du Aramaiok taldean. Aniztasuna nagusi, generoan, adinean, ideietan, fundamentuan (jeje)... Suitzako selekzioa inoiz ez da ona izan olinpiadetan, ez bada eskiekin eslalom-a egiten... eta hauek kontrarioen artetik ziztu bizian pasatzeko asmoz datoz!

Elosuko Iturrigorri

 external image elosu.jpg   

Bertso eskola berria, talde gaztea, jatorra, sekulakoa. Josuk eta Nagorek jarriko dituzte gaztetxo pinpirin hauek behar den bidean (serio-serio). Pantanoko siruloek baino beldur handiagoa ematen dute... hozka egiten dute, kontuz!                                          

Izarrako Bertso-Eskola
external image izarra.jpg

Beteranoen eta hasiberrien arteko lankidetza adibide ederra da sortu berri den Izarrako bertso-eskolatik datorren taldea. Urkabustaiz arkabuza hartuta dator (tomaya hitzjokua, koñe). Kontuz!

GOZATU BERTSO-KOLEKTIBISMOAREKIN!

eta informazio gehiago behar baduzu, egin klik

 







Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2010/02/10 18:14:50.927 GMT+1
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Elosuko SILUROAK!

Nagore itzuli laster fundamentua juten ari zaigu ta!

Ihauterien bueltan egurre!

Nork: ElosuNESS.2010/02/14 11:47:50.878 GMT+1

Elosuko SIRULUEK neuronetan ZULUEK

hobe oin erretiretan bazarie, gero ez negarrez etorri

Aramaixo champion

Nork: Bert.2010/02/15 12:19:24.046 GMT+1

Buaaaa... flipau batzuk zarie!

Nork: ElosuNESS.2010/02/16 11:59:10.911 GMT+1

Uau, Elosun Aramaixoeraz ikasi daue!?

zer da, hurbilketa guai bat, edo mehatxu bat? UAJAJAJAJA

kanporaketan hau inbitzuau

Nork: Bert.2010/02/18 10:12:42.503 GMT+1

Gora IZARRA hastaKalkuta!!

Zuek hitzegin...Guk bertsotan egiten dugu!!

Izarra da Izarra.

Nork: JA,JA, JA.2010/02/19 11:33:12.875 GMT+1

Nola utzi diozue Aramaiori irabazten? kaguentzotz...

Nork: snif, snif.2010/02/20 22:42:44.769 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru