Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/21 14:07:34.811 GMT+1

Gorbiealdeko 6 fantastiko AbTx09n!!

Abtx 09 martxan da lagunok, eta hau Gorbeialdea eskualdeko bloga denez, komenigarria iruditu zaigu gure eskualdetik txapelketara doazen 6 fantastikoak bertsolari arruntengandik bereiztea. Izatez diferenteak gara, ze krixto! gainera bi FINALERDIAK gure eskualdean jokatuko dira. Onenak eta guapoenak garelako. Ta hori gutxi balitz, preparatu daitezela bertsolariak Aramaixoko gai-jartzaile TEAMaren aginduetara dantza egiteko. Ta ahaztu baino lehen, beste gauza bat!!!! Aramaixoko NAIAK egindako logue, ze polita den, eh? Ja! Gora gu eta gure autoestima!!!

AZKEN-LAURDENAK

  • Amurrio 2009-02-21 Arenalde jatetxea, 20:00
  • Oion 2009-02-27 La Cueva jatetxea, 20:00
  • Zalduondo 2009-02-28 Korta Txokoa, 20:30

FINALAURREKOAK

FINALA: Gasteiz 2009-04-04 Printzipal Antzokian, 17:00


IZARRAKO, madurito intelektualak

 Alberto Martinez "Beitto"           Zigor Enbeita "Tolosa"

ARAMAIXOKO ekipo"A"

 Iker Agirre "Pako"

 Andere Arriolabengoa "sindikalista"

 Manex Agirre "pulidor 2"

 Xabi Igoa "pipiolin"

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2009/02/21 14:07:34.811 GMT+1
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (11) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

weeee!!

aupa aramaixo! esk fastidiatzen du bañe molais mas!

ta aupa manex!! mendiartean bizita ere irabazi ta guzti itendu.. (ikusteen pegaatuu zait aramaionenseaa! amaaa!)

 

dudarik gabe onena legutioko bertsoskolako traidorea xDxD

 

Nork: .2009/02/22 17:37:55.479 GMT+1

Bai!!! Atzo hola izan ziren gauzak

1. Manex

2. juaristi

3. Zigor

4. Serapio

5. Ruben

6. Felipe

Aupa Manex!!!!

Ni ere ados, Manex maite dugu baina guapoena eta jatorrena pipioloa da!! Ia Oionen zer eiten duen

Nork: ;.2009/02/22 17:50:43.107 GMT+1


POULIDOR 2????

Bi bider bigarren ein eta titulue dauket ya?

Mekauenzotz, laugarren o bosgarren eingot gureta Legutioko neskatilla pinpiriñei kontra itxiarren, karkar

Nork: Manex.2009/02/23 09:01:02.957 GMT+1

Nik jarri dut, ke pasa? Nazkatu naiz burruka horretan bakarrik egoteaz. Ondo iruditzen bazaizu, aurten zuk hirugarren ahatetxoa eta nik bigarren zera hori, badakizu borobila eta beltza, buztan xalau batekin... kar, kar... ANIMO!

Nork: pulidor 1.2009/02/23 15:20:50.891 GMT+1

Holako ekipoarekin ez dira urruti helduko: JAGOBA, EKAITZ eta ANDER, hori bai taldea........... gOra GASTEIZ!! Irabaziko dugu.

Nork: Paseoan nengoen eta....2009/02/25 18:17:24.590 GMT+1

pULIDOR bigarren iristen zen, baina zuk sudur horrekin
helmugara lehenengoirits zaitezke, edo gehiegizko pisua da. MANEX TXARRA ZA!

Nork: JA JA JA.2009/02/25 18:20:34.936 GMT+1

Atzoko puntuazioak ez dauzkat oraindik, baina hauxe da postuen zerrenda

1. Asier Otamendi, 2. Andere Arriolabengoa, 3. Izar Mendiguren, 4. Xabi Igoa, 5. Ander Solozabal, 6. Alberto Martinez "Betto"

Asike gure eskualdeko gazteak primeran! ZORIONAK guztioi!!!! Bereziki Andereri, merezi du ta, eta Xabiri, estreno mundiala egiteagatik txapelketan. FINALERDIETARA zeintzuk pasako diren gaur gauean jakingo dugu, asike bihar goizerako hemen izango dituzue kontu guztiak. ANIMO PAKO!!!

Eskertuko genuke entzule egondako baten baten iritzia blogean. Bihar arte!!!

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2009/02/28 15:00:46.584 GMT+1

buaaaa guree pipioolooaa kraak baat! super ondo
ta izarren bakarkakoa 10ekoa gutxienez..!

mmm zer gehioo...
nahiko anbiente ona!


Nork: .2009/02/28 15:56:08.232 GMT+1

Ba bai izar eta bai Xabi, biak aurrera!!! finalerdiak erabakita daude, eta eskualdean, 6tik 4 pasako dira aurrera: ZIGOR, MANEX, ANDERE eta XABI!!!!! Manexek Zigoitian kantatuko du eta beste hirurek Aramaion. Ole!

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2009/03/01 11:23:18.354 GMT+1

Sailkapena Puntuak
1. Asier Otamendi 162
2. Manex Agirre 158
3. Rikardo Gz de Durana  154
4. Oihane Perea 152,5
5. Juan Mari Juaristi     149,5
6. Zigor Enbeita 148,5

7. Iñaki Viñaspre

148,5
8. Andere Arriolabengoa  148
9. Serapio Lopez 146
10.Ruben Sánchez 143
11. Izar Mendiguren 138
12. Xabi Igoa 137,5
13. Ekaitz Samaniego      137
14. Ander Solozabal 135,5
15. Felipe Zelaieta 134,5
16. Jagoba Apaolaza 134
17. Alberto Martinez       133,5
18. Iker Agirre 129

 

OHARRA: FINALERDIETARA, lehen 12ak sailkatu dira.

Nork: Sailkapena.2009/03/01 11:52:03.636 GMT+1

aiiiiiiiiiiiiiaiiiiiiiiiiiii keiluusiioon! xabi finalerdietaaan!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! jajajajjajaja

 

bueno..ez nau ain burutik jota.. bañ aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!

Nork: .2009/03/01 12:32:48.065 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru