Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/19

HIRU TXERRIKUMEAK. Garazi ikastola. 5. maila

 

-1-

Amatxoren etxean

Badaude ederto

Amak esaten die

Sutea egiteko

Oso handiak dira

Bai dagoeneko

Amak esaten die

Etxetik joateko

 

-2-

Txerri txikian egin

Nahi du lastozkoa

Eta ertainak berriz

Bat egurrezkoa

Handiak bere etxea

Dauka harrizkoa

Bakoitzak egin zuen

Bere etxetxoa

 

-3-

Txerri txikia dago

Teilatura igota

Ta otsoa dagoenez

Beldurrez dago ta

Otso gaiztoa dago

Txerriaren kontra

Putz eta putz eginez

Lastozkoa bota

 

-4-

Txerriak lasai-lasai

Otsoa segika

Egurrezko etxea

Bai dela polita

Putz eta putz eginez

Etxea jausita

Bi txerriak ihesi

Joan dira korrika

 

-5-

Eta bi txerritxoak

Harrizko etxera

Otso gaiztoa joan da

Hirurak jatera

Otso tonto samarra

Tximinitik behera

Ipurdia erreta

Joan zen kalera

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2007/12/19
Etiketak: hezkuntza bertsoak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ooooooooooosssssssssssoooooo oooooonnnnnddddooo llllleeeeegggguuuuuttttiiiiiiooooooooooo!!!!!!!!!

Nork: aramaixo.2008/05/04 17:52:51.578 GMT+2

ombre ez....jajaja

Nork:  legutio.2009/02/18 17:30:31.032 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru