Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/19

IPUINETAKO GAIZTOAK. San Martin Eskola 6.maila

 

Etorri niregana

Suaren gainera

Pasietan, jaietan

In nire antzera

Buruak gauza asko

Daukat nik sobera

Etorri zuek hona

Nire epelera

 

 

Sustoa eman eta

Ze nolako pena

Eta ni munstroa naiz

Hilda dagoena

Ni naiz puzkertiena

Ta itxusiena

Nik botako dizuet

Puzker handiena

 

 

Ni agertuta inork

Ezin du egin lorik

Nik zuek denok baietz

Utzi odol barik

Ai ze txotxoloa naiz

Hori ezin dut nik

Nahiko tontoa naiz ta

Banoa hemendik

 

 

Ni sorgina naiz eta

Etorri naiz dantzan

Gainera joaten naiz ni

Etxera erratzan

Txikiak edo handiak

Nago ni zalantzan

Umeak jaten ditut

Bero-bero saltsan

 

 

Katu beltza naiz eta

Arazo bat daukat

Sorgin bihurtu nintzen

Kobazuloan bart

Arraina ba al duzue?

Nik gosea daukat

Ez pasa nire ondotik

Zorte txarra daukat

 

Nire etxea bai da

Hemengo hilobia

Desastre hutsa naiz ta

Hori da egia

Zerebroa galdu dut

Falta zait erdia

Eta jango dizuet

Haragi guztia

 

 

Ni naiz ama ordea

Hori bai onena

Hasarrea bai dala

Benetan zuzena

Edurne zuri dala

Niretzat problema

Ni naiz ama ordea

Baino “tia buena”

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2007/12/19
Etiketak: hezkuntza bertsoak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

AUPA SAN MARTIN ONENA BERTSOTAN!!!!!!!!!!

Nork: Anonimo.2008/04/08 15:01:57.671 GMT+2

       Epa!!!

Ni San Martin  eskolakoa naiz eta ni ama ordearen

bertxoa bota nuen gabonetako festan.

              Agur eta urren harte!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 

 

Nork: Anonimo.2008/04/08 15:07:17.124 GMT+2

 

             Epa!!!!

 

       Anonimo (Ainhoa)!!!!!!!

       Zartu bertso eskola birtualan!

                            Mese!!!!!

                                                          Agur!!!!

Nork: Garazi.2008/04/08 15:09:05.603 GMT+2
#bitakora_cpt_control

Gu seigarren mailakoak, bertso politzenak bota gauien.

Aramaioko bertsolari obienak ga ta!!!!

 

Nork: Sorgina .2008/04/08 15:11:37.471 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.