Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/09/23 09:17:30.590 GMT+2

Irailean? festa... eta festetan? bertsoa!

Iraila badoakigu esku artetik, eta udazkena iritsi da bere lanbrolarre eta herdoil koloreko hostro eta sentsazio...

mmmm...Kirmen Uribe gutxiago irakurtzea hobe. Goazen harira.

Bertsoz betea izan da iraila Gorbeialdean, nola ez!

Alde batetik, Zigoitia Euskaraz jaialdia izan genuen Mairuelegorretako koban. Iratxe Ibarra eta Oihane Perea (biak sorgin samarrak aurretik ere, dena esan beharra dago) izan ziren bertan kantuan. Akelarrea, euskara, koba barruko frexkura... ederki ibili zirela esan beharrik ez dago.

Baina gu azpiko argazkiarekin gelditzen gara. Aramaioko pipiolismoaren erakusgarri izateaz gain, urteko ohorerik handienetako bat erakusten baitu argazkiak: Aramaioko Bertso Eskola izan zen Txirritola Egunean urtero egiten den txotx irekiera ekitaldiko protagonista. Xabi Igoa eta Peru Abarrategi dituzue bertan, ohorearekin kunplitzen.

Ea udazkenak zer dakarkigun... herdoil koloreko hostoak, eta kolore guztietako bertsoak, seguru... aaaai, Kirmen...

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2010/09/23 09:17:30.590 GMT+2
Etiketak: argazkiak berriak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

sagardaue edarra!

txotx! ta on ein!

Nork: .2010/09/23 10:19:41.718 GMT+2

Nork: Bert.2010/09/24 11:25:04.009 GMT+2

Sagardaue edarra bai, Peru be fiƱ ibilliko zuan!!

Nork: Gauza.2010/09/29 22:45:33.718 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru