Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/12/01 14:32:40.187 GMT+1

SOTO Txapeldun, ARTETXE bigarren

 
Aurreko ostiralean, azaroak 28, jokatu zen Bertxoko 08ko finala Aramaioko jangelan. Guztira 75 pertsona inguru elkartu ginen. Gustora afaldu ostean, Miren Artetxe, Iñaki Viñaspre, Hodei Iruretagoiena, Patxi Iriart, Jokin Labayen eta Julio Soto bertsolariak Manex Agirre gaijartzailearen gidaripean jarri ziren. Lan ona egin zuten guztiek eta publikoak ere asko gozatu zuen, batez ere ariketa bereziekin, bakarkakoan bideo bati bertsoa botatzea eta kartzelako lanean, ofizioka 10ko txikian antzerki estilo batean. Azkenean Julio Soto nafarra izan zen txapelduna, baina hala ere, bertsolari guztiek jaso zuten Aramaioko Bertso Eskolaren izenean bertako gazta eta esti pote bat, beraien bertsoak eta parte hartzea eskertuz. Giroa ere bikaina izan zen eta horregatik eskerrik asko bertara hurbildu ziren bertsozale eta lagun guztiei.
 
Ta behar dan moduan eskertzeko, hona hemen, argazki sorta eder bat:
 
 
 
 

Nork: ARBE.2008/12/01 14:32:40.187 GMT+1
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

amatxoo!!
zelan tus labores de madre responsable??
xDxD

izuugarriiaa bertxoko...

muuuuuXx

Nork: elyem.2008/12/02 18:53:58.449 GMT+1

Pues horrela, egun batean betez eta beste egun batean batez. Baina tira, kontzientzia ondo. Pozten naiz ondo joan bazen, pena Viñaspre, ezta? zelan bertso-eskola?

Beste kontutxo bat

Gabonetan barnetegia dugu gasteizko haurrekin eta jakin nahi genuke ia prest zaudeten gurekin etortzeko (5 bat edo juntatzen bazarete Gasteiztik, Legutiotik eta abar nahiko) entrenamendu pixkat egitera amatxo Oihane eta Aitatxo Viñasprerekin. ABENDUAK 26, 27, 28 BARRIAN.

ONDO?

Zer diozue?

Nork: Oihane.2008/12/04 21:24:47.815 GMT+1

Errenferentziak:

...teiz-bertsozale/">Gasteizko bertso kontuak 2008/12/01 14:42:55.686 GMT+1 Bertxoko: FINALEKO KRONIKA GORBEIALDEA-BERTSOTAN: Soto txapeldun, Artetxe bigarren   Nork: Gasteiz-b...

Erreferentzia: Bertxoko: FINALEKO KRONIKA - Gasteizko bertso kontuak 2008/12/01 14:45:28.149 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru