Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/08/14 23:37:34.936 GMT+2

BEHARBADA

Beharbada, poema-liburu gehiegi argitaratu eta pilatu bertzerik ez dira egiten, izan ere poemarik onenak ez daude poema-liburuetan...

Poesia edonon aurki dezakegu;
poetak edonon topa ditzakegu;
    beraz, denok gara poetak, ala?
Non aurki daiteke poesia?
Nik komuneko ate batean aurkitu izan dut...alemanez...

                ICH MÖCHTE DICH
                ICH KÖNNTE DICH
                   DIE GANZE NACHT
                   VERSTEHST DU MICH?
                ICH LIEBE DICH!

Karriketan ere aurkitu izandu dut,
baita gurutzatzen diren begiradetan ere.
    Niri irribarre batek inspiratu izan dizkit
    poesiazko hitzak,
       azken batean BIZIRIK dagoen edozerk
       inspiratzen dit, biziarazten dit,
                eta horrela biziaren HATSA hartzen dut.

Nork: xorino.2006/08/14 23:37:34.936 GMT+2
Etiketak: poemarik onena | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta alemanieraz ez dakigunentzat, zer zihoen komuneko atean topatu zenuen poema horrek?

 

Nork: txipi.2006/08/16 13:51:02.907 GMT+2
http://www.blogak.com/txipi

NAHI ZAITUT,
AHAL ZAITUT,
    GAU OSOAN ULERTZEN AL NAUZU?
MAITE ZAITUT!


Nork: xorino.2006/08/16 14:47:26.241 GMT+2

Gauez ematen dira eguneko bizipenen gogoetak, irudikapenak, memorizazioak, barnerapenak, ...

Eta gauez bikotearekin elkarbanatze eta elkarulertze hori ematen bada, maitasuna sakonaren islada!

Nork: txipi.2006/08/17 12:56:46.548 GMT+2
http://www.blogak.com/txipi/

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru