Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/08/03 17:47:27.911 GMT+2

KOSTALDEKO TRENA

KOSTALDEKO TRENA GIPUZKOAN BARRENA HAU EROMENA! Ez dut koadrilarik, eta zer?!
Bakarrik egotearen pribilegioa daukat, Baina zama bihurtzen da batzuetan.
Ez dut mutil-lagunik, eta zer?! Neure burua ezagutzen ari naiz, Baina ez ditut bertzeak ezagutzen. Ene bihotza bakarrik dago, Baina oso-osorik. Geltokiz geltoki uzten ditut sentsazioak, Penak eraman, ordea.
Baina zorioneko ni Inguratzen nauen oro Sentitzen dudalako. Zorioneko ni Lagun eta adiskideak Irribarre zintzo batez bakarrik Agurtzen ditudalarik, Hitzik gabe, ordea. Baina irribarreari Begirada samur batek Laguntzen dio. Bakarrik egotea Pribilegio bat dut, Baina larritu egiten nau, Ez baitut bakarrik Gelditu nahi... Bakarrik ibiltzen ikasi dut pozik, Baina aski da! Noiz arte?
Hogeita hamar urte bakarrik beteko ditut, Bakarrik egin dut bidea ibilian, Baina bertze bide bat(zu)ekin Gurutzatu nahi dut...
Errepide zuzen luze honetan aitzina Bidegurutze batekin topatu nahi dut, Eta erabaki: zuzen segi edo ezker edo eskuin Edo gibelera. ERABAKI.

Nork: xorino.2006/08/03 17:47:27.911 GMT+2
Etiketak: zer eta | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

"Bidegurutzean

edozein erabaki

errore bat da funtsean,

eta amaieran ez da zuretzat

inon lekurik, inon lekurik".

Ez zaitut desanimatu nahi, lasai, kontrakoa baizik. Gariren kanta hori bururatu zait zurea irakurtzean. Erabakitzeak ere arriskua dauka, eta arriskuak emozioa, ez da hala?

Nork: Neretto.2006/08/03 19:12:10.288 GMT+2
www.blogak.com/neretto

Barkatu baina erderaz erantzun gura nuke:

Alicia estaba perdida y le pregunto al gato:

-Estoy perdida,cual es el camino correcto?

A lo que el gato pregunto:

¿A donde quieres ir?

-No lo sé.

-Si no sabes a donde vas, cualquier decision es la CORRECTA.

Beraz, nahi duzun bidea hartu, baina aurrera, nire amak esan ohi duen bezala,Atras ni pa coger carrerilla.

Mux.

Nork: txistu.2007/09/22 18:43:31.811 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru