Norbera bere herrixaren parte sentitzia gauza naturala da, baiña batzuk beste batzuk baiño lotura haundixagua dake euren sorterrixarekin eta, herrittik kanpo edo herrixan bertan, euren herriko "enbajadore" sentitzen dira sarrittan. Halanda be, hamaika arrazoi bittarte, batzuetan norbera nungua dan esatiak be lotsia emoten detse batzueri, herrixaren izena zelan erabili daben ikusitta. Holako zeozer pasau zan Lepe (Huelva) herrikuekin, euren izena txistietan horrenbeste erabiltzen hasi ziranian.
Anekdotak anekdota, gauza serixuaguak be pasatzen dira herrixen izenekin, eta bestela begiratu gure aldameneko herrixari, Ermuari hain zuzen be. Azken astiotan herrittar talde batek siñadurak jasotzen jardun dau, "Foro de Ermua" famosuari euren herrixaren izena kendu deixan eskatzeko. 2.800 firmatik gora jaso dittu herri-ekimenak eta euren herrixaren izena zelan eta zeiñ helbururekin erabiltzen diharduen salatu dabe. Eibarren, barriz, "eibartarrismo" kutsua dakagula diñue askok. Munduko edozein puntutan egonda be, eibartarrak beti ei dakagu gure herrixaren inguruko komentarixoren bat eta harrotasun (edo harrokerixa) puntu batekin erabiltzen ei dogu gure herrixaren izena bestein aurrian. Eta zeuek zer pentsatzen dozue? Zer daka gure (zuen) herrixak eibartar (...-tar) izatiaz horren harro egoteko?
Eta kitto aldixkarixa. 2007ko apirilaren 20xa.
2007/04/20 18:39:52.240 GMT+2
Eibartarra izatiaz harro zagoz? Zergaittik?
Nork: malen.2007/04/20 18:39:52.240 GMT+2
Etiketak:
kitto
eta
eibar
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)


Erantzunak
espeziala zer dakan?lelengo ta behin, bertako jendia, girua,... hain gitxi izan ta hainbeste gauza eitteko kapazak izatia...azken batian, tokirik ez ta erreka gainian ta mendixan ein dou gure bizilekua!
bueno, ta gero betikua: munduko edozein tokittara jun ta eibartar batekin alkartzen zara, jeje
Nork: aurtikijin.2007/04/21 17:17:27.759 GMT+2
uajaja!
Nork: elixa.2007/04/22 14:51:15.934 GMT+2
(beasaingoa diot)
Nork: borthuzai.2007/04/22 15:57:43.511 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik
Nork: malen.2007/04/24 16:00:06.244 GMT+2
Nork: .2008/01/18 14:56:54.423 GMT+1