Martxoaren 8an, Emakumearen Eguna dela eta, Eibarren, beste leku askotan bezalaxe, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hala nola antzerki ikuskizunak edota Portaleako pintura erakusketak.
Horrelako emanaldiek berebiziko garrantzia dutela berdintasuna lortzeko bide honetan zeresanik ez dago, baina albiste honen berri ematearen arrazoia ez da hau izan. Pertsonalki, emakumea izateaz harro egon arren (oso) ez baitaukat nire burua feministatzat.
El Correo-k albiste hau argitaratu du egunkari horretan Eibarri dagokion atalean, eta hau argazki bitxi batekin hornitu du.
Bertan agertzen diren hiru tipoak, Eibarren 1985. urtean jaiotako hiru lagun dira, lagunak eta juergistak. Argazkia aurreko urteko ekainean, San Juan bezperako Txupinazoan ateratakoa da.
Oraindik argazki hori mila buelta eman eta gaur egunkarian azaltzearen zergatia bilatzen ari dira, baldin badu behintzat.
Agian hurrengoa zu izan zaitezke, auskalo noiz ateratako argazki batek, etorkizuneko edozein gertakarirekin "zerikusia" izan baitezake. Batek daki!
* Azken ohartxo bat, argazkiari ondo erreparatuz gero aurpegi ezagun bat aurkituko duzue, Blog honi bere bizipoz apurtxoa, erantzunen zerrendan ezartzen dion Ekhi da goialdekoa!
AlBiStEa iKuSi
2007/03/01 22:57:22.630 GMT+1
emakumearen eguna Eibarren
Nork: malen.2007/03/01 22:57:22.630 GMT+1
Etiketak:
internazionala
emakumearen
martxoak
egun
8
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)


Erantzunak
baina bueno, que pasada..... que tiene que ver el tocino con la velocidad....
ah! eskerrak ez dozuela periodikuan ikusi!!! argazkixa KRISTON haundixa da!!!
emakunde for ever!
Nork: ekhi.2007/03/01 23:18:58.941 GMT+1
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/20070301/guipuzcoa/mujer-tratara-este-implicar_20070301.html
ba hori! geroarte!
Nork: ekhi.2007/03/02 15:16:24.008 GMT+1
Bestalde, "horrelako emanaldiek berebiziko garrantzia dutela berdintasuna lortzeko bide honetan zeresanik ez dago", nik esango nuke zeresanik badagoela baina ez dakat denborarik eztabaida horretan sartzeko... beste baten idatziko dot, nere blogean... luzerako eman dezake, baina asuntoa, gainetik: norendako dira emanaldiak? Intentzio onak bai, baina zeintzuk dira ondorioak? Doktorego tesirako balio dezake, nik ez dut hain argi ikusten zeresanik ez dagoenik.
Nork: Josu.2007/03/05 12:07:45.195 GMT+1
http://www.blogak.com/josu