Txirritak behin esan zuen
Ferrokarrilai begira
"ur hotzak dabilki trena
mundua aldatzen hasi da"
Dena azkar egin nahiak
itsutu gaitu argira,
Natura ta gizakia
sarri traba hutsak dira.
Gasteiztik irten Bilbora
ta Bilbotik Donostira
inoiz baino azkarrago
goaz hiritik hirira,
aurrerapena omen da
bai, baina noren neurrira?
lehenengo distantzia bera
dago herritik herrira.
Unai Iturriaga
Doinua: Xabier Leteren Habanera.
2007/12/21 22:49:30.638 GMT+1
Herriz herri AHTrik ez!
Nork: malen.2007/12/21 22:49:30.638 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)


Erantzunak
ortik ikusten dien argazkietan kriston txikizioak daude.
Praileaitz salbatu!!!!
Nork: agirre.2007/12/22 12:20:32.031 GMT+1
Ni bai behintzat, pena gero gabian ez geratu izana eibarren juergan!!
Hurrengo barixakuan andereñuok juerga bota bihar dou!!!jejeje.
Nork: Ganboa.2007/12/23 13:17:18.606 GMT+1
Nork: Ni.2007/12/24 16:03:15.848 GMT+1