Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/10 00:47:17.512 GMT+1

(II. zatia)

        Ordenagailua itzali dezakezu oraingoan, zaila da baina ordu batzuz bada ere, ez da ezer gertatzen (Ekhi, ez, ez da ezer gertatzen).
          
        Noizean behin haizea hartzea ere ez da gaizki etortzen. Haizea airea izan daiteke, egokitua askotan, tabernetako keak  (eta beste hainbat efektuk) hurrengo egunean eragina izaten baitute. Gogorra izaten da hurrengo eguna, baina merezi du.

       Pantailaren beste aldean dagoenak ere ordenagailua itzali du. Hezur eta haragizko norbait dela frogatzen duzu, askotan, bihotza gorputzean kabitzen ez zaien horietakoekin topo egiten duzu. Ez da pantailarik, ez arratoirik, ez auskalo zenbat hizkiz osatutako teklaturik behar. Ahotsa eta umorea %110 izatearekin nahikoa da.

       Biter Kas, kolakaua eta ura bera ere edaten dutenek ere, haizearen eraginagatik agian, Ginebra, Kalimotxoa edo auskalo zein nahaste nahiago izaten dute ordenagailutik urruntzen diren heinean.

       Orduak winzipak baino gehiago murrizten dira horrelakoetan, baina lasai, merezi izan du, teknologia berriek lagundu egin zaituztela konturatuko zara, eta asko gainera.

       Momentu horietan, izotza ere urtuz doa, bai, izotza; ez, ez da Ginebraren edalontzian botatzen duten izotz dozena, Untzaga plazako izotz pista da. Frogatuta geratu zen, Errege gaua bezain magikoak dira hurrengo eguneko bixamonak.

       Horrelako gauetan ez da patiñikan behar izotz gainean ongi pasatzeko. Urtzear zegoenak ere, tinko eusten dio pantailaren inguruan berriketan aritzen direnen txutxumutxuak entzun bitartean.

     Oroitzapenak argazkietan grabatuta gelditu dira, eta argazkiak flickerrera bidean, patiñekin edo patin gabe, ordenagailuarekin kontaktua berriz hasten da.



                      ...ta bihar ere, hemen izango nauzu...
      

Nork: malen.2007/01/10 00:47:17.512 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

mmm.... baduzu ordenagailuarekin rollo erotiko antzeko bat ezta? ez zinen ba pantailaz maiteminduko? ;)

Nork: indezent.2007/01/10 09:19:04.113 GMT+1

Eta zu indezent ez zara ba jeloskor egongo? Halere, Malen honek badu bai zer edo zer teknologia berrien kontuarekin, baten batek ezertarako balio ez dutela esango zion eta hantxe atera zaio barruko amor propio guztia...

Nork: bewater.2007/01/10 10:09:37.649 GMT+1
http://www.blogak.com/bewater

mmmm...harrapau in nauzu, ordenadoreko pantaila eta ni, oso oso oso, baño oso oso ondo konpontzen gara!! hori bai, pantallakin rollito bat eukitzia ia...son palabras mayores!!

eskerrik asko idaztiarren bikote!

Nork: malen.2007/01/10 14:04:24.931 GMT+1

aupa madalentxuuuuuu!!!jakizu kriston kariñikoa hartu dizudala ta naiz eta orain dela gutxi elkar ezagutzen dugun elkar asko maite zaitudala!zu bezalako lagunak gutti!egingo didazu bisitikaren bat iruñera ezta????????'muxuuuuuuuuuu.laralala ulazia kanpeona!!!!!11

Nork: leiretxu.2007/01/10 14:23:29.190 GMT+1
leilepower

Zein politxa dan ordenagailuen mundua, aupa malenciaa!!!

Nork: Rete.2007/01/11 00:46:03.339 GMT+1

hey malenu! zelan nik ez dotela ordenadoria emetatzen??

klaro emetatzen dotela! nik uste, zuk baino geixaotan gainera!

gainera, zurekin zerbeza bat baino geixao hartutakua naixela uste dot.

 

hemen dakazu nere lehen erantzuna zure blog marabillosuan!

Zorionak Malenu!

Nork: Ekhi.2007/01/15 11:50:04.142 GMT+1

ke paxa frik*!!!

jejejejejejeejej! mila miloi esker pasatziarren eta behintzat, pare bat miñutu malenUn blogari eskaintziarren. ia lelengo erantzun hau ez dan azkena...

gero arteee!!

Nork: malen.2007/01/15 14:15:11.728 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru