Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/18 01:02:26.843 GMT+2

irrifar baten truk...

...Oroitzapenek ere kamisoia janzten duten gauak gustatzen zaizkit. Iluntasuna eta isiltasuna apurtzen duten bizipen gordin hoiek gogorarazteak soilik daukate gaueko giroa malkotan bustitzeko gaitasuna. Ez da masokismoa, ez, iraganari zeharka begiratzean sortzen zaidan negar zaparradako gauak izaten dira horiek. Oroitzapenek momentu latzez itotako putzua sortzen dute.

...Baina hala ere badaude, urpetik ateratzera gonbidatzen zaituzten pertsonak.
...Baina hala ere badaude, putzu hori ozeano bilakatzeko dohainak dituzten pertsonak.
...Baina hala ere badaude, putzua lehortzen duten une ahaztezinak gogora ekartzen dizuten pertsonak.
...Baina hala ere badaude, urruntasunaren atarian, bihotzean giltzapetzen dituzun pertsonak.
...Baina hala ere badaude, irrifar baten truk edozer egingo zuten pertsonak.


....Baina gaur edalontzia erdi hutsik ikusi dut, ur tanta batzuk soilik ikusi ditut preso, atzera begiratutakoan gordetako tantarik garratzenak zera diote...   "Ur ez edangarria".

Nork: malen.2007/05/18 01:02:26.843 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Animo Malen

Eta dantzara!!Eta jo gogor enriketa eta Oierri...

Zuengan pentsaukot...

pa

Nork: matx.2007/05/18 18:00:54.720 GMT+2

Enrike eta zure anaixan izenak aipatu ditxuzula aprobetxauta....nik zein jo dot? e? e? nik dakidala iñobez...(oindiok)

Nork: malen.2007/05/19 01:01:45.693 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru