irribarre bat oparituz, bizitzeko adorea isuriz, horrela gogoratuko zaitugu, gogorra izan zarela badakigu, baina gogorragoak eraman zaitu, laster arte Maitane!
Bizipozez beteta esnatzen den txoritxo kantarienari,
eskerrik beroena ematea besterik ez zaigu geratzen;
Maitasunez, alaitasunez, itxaropentsu....
zuk irakatsi zenigun bezala.
Zure irribarrerik goxoena gogoratzeak,
aurrera jarraitzeko kemena emango digulako;
Bide luze honetan, hau hasiera besterik ez da eta.
Estali arren ez baita itzaltzen izarrak duen diztira.
Betirako zurekin,
Asko maite zaitugu Ganbita!




Erantzunak
Oroitzapenekin irribarre bat datorkit, eta uste dut irribarre hori dela egin diezaiokegun omenaldirik onena.
Goian Bego.
Nork: Josu.2007/02/01 01:22:54.991 GMT+1
Bartzelonatik baina gertu sentitzen naiz...
pa haundixa
Nork: matx.2007/02/01 21:40:10.259 GMT+1
Eskerrik asko benetan eta beste besarkada bat zuri! oin distantzia da bateratzen gaitxuna prezisamente, Maitane beragaitxik bada be...
laster arte, ondo segi.
Nork: malen.2007/02/01 23:00:22.931 GMT+1
Lotsa ematen desta, garai hauetan, oraindik "ganba" sakratuaren esanahia ez jakitiak, hala ere, aitortu biardot ganban istorixa orrekin maitane behin baino geixautan etorri izan zitzaidana, horregaitxik esan nahi dot, gertautakuan ondoren ezin izango dotela ganba bat ikusi, oroitzapen goxo bat burura etorri barik, martxanek ganba deitzen zidan bakoitzean jartzen zuen irribarrea
malen, bihar dozunerako, badakizu
Ander
Nork: per.2007/02/01 23:59:20.581 GMT+1
badira egunak, hotz eta ilunak
negar tanten euriak, odei grisak josiak
ez larritu baina guztia astindu eta
atera eguzkiak, atera eguzkiak
bizitzak aurrera darrai, ez da inolaz bukatu
begiratu ingurura izan zaitez zoriontsu..
Ez duzu pentsatu ezara ohartu
gaittuzula gu hemen
etorri zaittez arren
Malkoak lehortu
aurpegia alaittu
etzazu egin negarrik
etzazu egin negarrik
ezta inun eta zurea baino
irri polittagorik, irri polittagorik
bizitza ez da inolaz bukatu.. begiratu ingurura izan zaitez zoriontsu.. guk zure alboan beti izango gaituzu..
Nork: mai.2007/02/02 15:35:46.583 GMT+1