Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/31 14:48:02.719 GMT+2

ITXITA

Bukatu da beste fase blogari hau.... Orain beste bat...

Nork: lilith.2007/07/31 14:48:02.719 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/07/28 19:40:31.292 GMT+2

Felación

- Amatxo...

- Zer?

- Zer da "felación"?

- Eh... bueno ba... handiago zeanean jakingo dezu.

- Joer ama horrek ez du balio! Zer da?

- Bueno ba sexuarekin zerikusia duen zerbait.

- Zer mamada bat?

- Baiño bueno! Nola dakizu hitz hori?

- Zer?? Baino ez da hori ba??

- Bai hori da, hori da...

Nork: lilith.2007/07/28 19:40:31.292 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/07/20 22:09:49.065 GMT+2

Alaitasuna

Zer gauza den alaitasuna ezta? Hitza bera hutsala da berez, sentimendua handia izatez.

Erreza da alaitasuna, ahoa ahalik eta gehien zabaldu, belarritik belarrira zehazki, eta alai zaude. Gakoa ordea, zergaitian dago. Egiten duzun esfortzu puruz edo inertziaz, ala bene-benetan, barne-barnetik. Eta orduan da goxoa alaitasuna.

Eta abestiak, abestiren bat, abesti alai bat buruan baduzu hobe, alaitasunaren kolaboratzaile fidela da, konplizitate kutsua hartzen diot abesti alairen bat buruan dudanean alaitasunak berak ez ote didan burura ekarri...

Eta gaur... "verde que te quiero verde, verde-verde marihuana" dio abestiak... eta irrifarre egiten dut alai...

Nork: lilith.2007/07/20 22:09:49.065 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2007/07/09 18:23:52.419 GMT+2

Tristura

Zer gauza den tristura ezta? Hitza bera hutsala da berez, sentimendua handia izatez.

"Estena batean negar egin behar dudanean nere senide maitatuak hil direla pentsatzen dut"

Eta gaur edozein zuzendarik har litzake nahi haina toma nirekin, bi hilabete pasa diren arren, tristura madarikatuak negarrarazi egiten dit, batzuetan gau eta egun, eta gaur egun horietakoa da.

"...senide maitatuak hil direla..."! Inutila behar du aktoreak hori esateko, jar ezazu tipula puska begietan eta ederki egingo duzu negar, eta gorde ezazu pentsamendu hori benetan pasatzen denerako, bestela interpretazio kutsu handiegia izango du zure negarrak...

Lasai, hau tristura delakoagaitik da, pasatzen dela diote...

Nork: lilith.2007/07/09 18:23:52.419 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2007/07/04 13:00:16.307 GMT+2

Gimnasioa

- Ama nora zoaz??

- Gimnasiora.

- Zertarako?

- Ba bueno, osasuntsua da, ona da gorputzarentzat...

- Benga ama, ez kontatu ipuinik! Argaltzera zoaz!

- Bueno... baita ere...

- Nik ere joan nahi dut!!!!

-Zu gazteegia zara.

- Ia! ja! baina mortadela jaten zerri jartzeko ez naiz gazteegia ez???!!!

Nork: lilith.2007/07/04 13:00:16.307 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/17 22:36:20.950 GMT+2

Amatxo nekatuta dago

- Ama!!! Ez dut naji mortadela meriendatzeko!!! Zenbat aldiz esan behar dizut ez zaidala gustatzen??

- Jan eta ixo.

- Jo amaaa... ze nazka!! Begira ama begira ag! ag! hori dira arkadak ama!

- Nahikoa da e? Utzi txorakeriak egiteari ta jan!

- Jo ama aldatu jamon de yorkengatik... edo Nocilla!!

- Nekatuta nago, egin ezazu zuk nahi duzuna egin nahi baduzu.

(Atea itxi da)

- Ama nekatuta dago... Ta nik ez dut mortadela nahi.

Nork: lilith.2007/06/17 22:36:20.950 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

2007/06/03 00:08:08.294 GMT+2

Askatasuna

ASKATASUNA
Askatasunak beldur zezakeenik ez nuen sekula aditu. Denok amesten dugun askatasun haize horrek ito zezakenik ere ez nuen sekula aditu. Baina hala da, askatasunak osotasunaren aurrean loturarik ez izatea esan nahi du, eta askotan lotura ezak erreferentzia eza esan nahi du non zeure burua ere ez dakizun non jazarri. Askatasunak askotan bakardadea esan nahi du, non zeure buruarekin bakarhizketak izatera bultzatzen zaituen. Eta bakarhizketa horiek ere beldurtu zaitzakete, askotan ez baitakizu zeure buruari egindako galdera horien erantzunik ere, eta askea zarenez eta bakarrik zaudenez erreferentziarik gabe, galdera airean geratzen da, nork harrapatuko zain. Askotan galderatxo horiek kutxatxo batean sartzea izaten da onena, hurruna erantzunen bat aurkitu ezkero berriz aske uzteko beste bakarti baten buruan sar dedin.

Askatasunak beldur zaitzake, noski baietz, handiegia izan liteken izena baita. Gero eta beldur handiagoa ematen du askatu zaren hura handiagoa bada. Diot, barnean daramazun karga ala kanpotik ezarritako errepresio batez askatuz gero, nolako karga, nolako errepresioa, halako beldurra horietaz libratzeak.

Askotan gizakion berezko sumisio jarrerak behartzen gaitu askatasuna bizitzeko aukera galtzera, askok baitugu masokismo puntua barnean, non nahiago dugun errepresio eta kargak geurekin jasan, nahiz eta, orain askatasuna sentitzen hasi naizela ulertu puntu masoka hori, zeren, bai, askatasunak beldurtu zaitzake, hare gehigao, beldurtzen zaitu. Esan dezaket esperientzia puruz, beldurtzen duela askatasunak neurririk ez duelako, eta nahiz eta progresistaz izendatzen dudan neure burua mugak ezinbestekoak direla deritzot edonon, bestela, ni behintzat, galtzen bainaiz. Hau ere esperientzia puruz, barnean neraman karga eta neure buruak ezarritako errepresioak ez zidan aske izaten uzten, baina ez nuen aske izan nahi inola ere beldur bai nintzen. Bai beldur, bazirelako urteak negarrik egiten ez nuela, eta beldur nintzen askatzeaz, askatasunaren neurri ezak negar eginaraziko zidalakoan eta hainbeste urteren buruan gelditzen jakingo ez nuelakoan, ito arte.

Baina beldurrak gauza oso pertsonalak omen dira, hori ere entzuna dut, eta agian nik askatasunari diodan beldur hori beste askorentzat anektota hutsa izan daitekeen arren, ez dago beldurrei aurre egitea bezalakorik, hori baita benetako askatasuna.

Nork: lilith.2007/06/03 00:08:08.294 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2007/05/27 14:19:33.719 GMT+2

Amatxo eta botua

- Amatxo zeini eman behar diozu botua??

- Hori ez da galdetzen aizu! Diskrezio pixka bat eduki behar da...

- Benga ama, famili giroan gade-ta!

- Bueno inorri esaten ez badiozu, eta herria gutxiago esango dizut.

- Aitatxori ere ez?

-Ezta pentsatu ere!

- Jo ya berdin zait nori emango diozun botua ama, nere gurasoen erlazioak gehiegi gogoratzen dit kanpaina denbora honi. Zein izango da emaitza??

O_O

Nork: lilith.2007/05/27 14:19:33.719 GMT+2
Etiketak: hauteskundeak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2007/05/23 14:06:25.744 GMT+2

Kritikak eta gauzatxoak

Ezer baina lehen, aipatu pertsonatxo batek nire blogak interes gutxi sortzen duela esan ondoren, depresiotxo bat izan dudala esatea da, eta ez hori bakarrik, gainera gero bi potrokin berak egin dit sarrera berriaren gidoitxoa.... Ummmm, matte ez al zaizu benetan gustatzen hasi???

;) eskarrikasko maddi, hona hemen zure obra:(Norbaitek ulertuko badu azal diezadala, baino nork idatzi duen jakinda, seguru berdekeri bat dala...)

 

-Aita, norenak dira hauek?

-Amarenak

-A! eta zergatik ditu horrelako hainbeste?

-Obsesioa du .

- Zertarako? Zertarako , zertarako?  Aita zer da obsesioa …?

- Zuk txokolateakin dezuna .

- Ordun amak hauek jaten ditu? Baina ez dute goxo itxura …

Nork: lilith.2007/05/23 14:06:25.744 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2007/05/02 10:07:20.349 GMT+2

Transexuala

-Ama! Zer da transexuala?

-Ba, bere gorputzarekin gustura ez dagoen pertsona bat...

-Josus ba zenbat dauden orduan! Begira Cambio Radical...

-Horren erraza balitz...


-------------------------------------------------------------------------------

Amaia-Aimar gogoan zaitugu.

Nork: lilith.2007/05/02 10:07:20.349 GMT+2
Etiketak: transexual | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)