Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/20 22:09:49.065 GMT+2

Alaitasuna

Zer gauza den alaitasuna ezta? Hitza bera hutsala da berez, sentimendua handia izatez.

Erreza da alaitasuna, ahoa ahalik eta gehien zabaldu, belarritik belarrira zehazki, eta alai zaude. Gakoa ordea, zergaitian dago. Egiten duzun esfortzu puruz edo inertziaz, ala bene-benetan, barne-barnetik. Eta orduan da goxoa alaitasuna.

Eta abestiak, abestiren bat, abesti alai bat buruan baduzu hobe, alaitasunaren kolaboratzaile fidela da, konplizitate kutsua hartzen diot abesti alairen bat buruan dudanean alaitasunak berak ez ote didan burura ekarri...

Eta gaur... "verde que te quiero verde, verde-verde marihuana" dio abestiak... eta irrifarre egiten dut alai...

Nork: lilith.2007/07/20 22:09:49.065 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

pozten nau zure txoko hau deskubritu izanak... alaitasunaz mintzo den norbait topatzea pozgarria da. nik tristuraz baino ezin dut idatzi...

esker mila nire blogetik pasatzeagatik!

Nork: ane.2007/07/21 03:05:04.439 GMT+2
www.blogak.com/zoti

Alaitasuna: Zer litzateke tristura gabe? Inoiz ez duzu tristura bilatu alaitasuna aurkitzeko? Ying-Yang? Ekaitzaren ostean dator barea. Bizia horrela da, eta horrela hartu behar

Nork: Skirol.2007/07/21 03:24:27.087 GMT+2
www.eskilarak.blogspot.com

ai katt! ain erraza izango balitz alaitasuna eta antzeko sentimenduak, denak aurkitzea... Hala ere, "berde ke te quiero berde" horretan irrifar bat somatu dut zure ahoan!

Nork: egoitz.2007/07/26 13:01:54.908 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.