Blogetan zehar...

No profile photo oihu egin nahi dut | 2008-06-06 14:29
1

Hankazgora

Blogen mundu honetan murgildu baino lehen, ikusi nuen lehen bloga da hau. Urte bat pasata darama blog hau zabalik, eta Web 2.0 ikasgaian sortua izan arren, bere sortzaileak kudeatzen jarraitzen du. Bertan gai guztietako bai bideoak, argazkiak etbar  aurkitu ditzakegu, artikuluekin batera noski. Izenak dioen bezala, hankaz gora dagoen blog bat da, eta horrela jarraitzen izatea espero dut. Beraz, animo blogarekin!

Blog de un pseudointelectual  eibarrés

Eibartar peto-peto baten blog batekin ere topo egin dut, internet munduan nabigatzen, Mendikute jaunaren blogarekin. Blog honetan edozer gauza aurkitu dezakegu, poema batetik hasita... azkeneko inauterien argazkiekin topa arte. Beraz, animatu egiten zaituztet blog honetatik pasiatxo bat ematera.

Blog de la música

Gaztelaniaz dagoen blog bat izan arren, musikari buruzko informazio pilo bat  aurkitu dezakegu bertan. Musikaren inguruan dauden berriak argitaratzen dituzte bertan. Baita ere musika mota ezberdinen inguruan hainbat artikulu eta entzuteko aukera daukagu hemendik. Musikazale guztiontzat, bisitatu beharreko bloga.

Blog de cine

Blog honek lantzen duen gaia zinema da. Bertan film ugarien kritikak, laburpenak, bideoak…aurkitu ditzakegu. Noizbait ze pelikula ikusi ez dakizuenean, ez zalantzatu blog hau bisitatzen! Benetan interesgarria baita!

Blog de chistes

Barre egiteko gogoa badaukazu, sar zaitez blog honetan! Hemen txiste mota ugari agertzen dira klasifikaturik, zoroen txisteetatik, mozkorren txisteetaraino. Baita ere bideoak aurkitu ditzakegu bertan. Horregatik, ez zalantzan egon, eta minutu atseginak igaro nahi baduzu ordenagailuaren aurrean, bisitatxo bat egin blog honi!

malen

malen 2008-06-06 14:44 #1

Eskerrik asko, Raikonen! ; )
muxu bat ta ia Sanjuanetan txin-txin eitxen doun dana ondo
amaitxu dala pentsatzen...
bueno, dana esaten dotenian, eszepziñuak dauz, eta badakizu!

xxxxx

Utzi iruzkina: