Azkuna jauna, Bilboko Alkate Txit Gorena, ez ote duk duanarekin nahikoa lan?. Ez haiz, ez, konformatzen, Zorrozaurre txukuntzearekin eta Bilbo museoz lepo egitearekin, ez. Correo Españoleko portada behar huan, eta bai lortu ere. Kontsulta pikutara bidali behar dela aldarrikatuz El Correo Españoleko portada lortzea erraza dek motel!! Baina nor haiz hi, EAJ-ak jarritako Alkate, horrelako saltsatan sartzeko?. Nork ematen dik hiri nahi dekena esateko bula?. Azper-azper eginda gatxaudek hire protagonismo nahiarekin eta hire lotsarik ezarekin. Saiatu hadi Deustuko kanalean bete-lanak egiten eta hiria garatzen eta utz gaitzak pakean.
2008/07/15 10:56:48.033 GMT+2
HIRIA GOGORRA DEK, AZKUNA
Nork: herrikontsulta.2008/07/15 10:56:48.033 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)


Erantzunak
Era bat ados esandakoarekin.
Deklarazio horiek, kasualitatez, ez zikian bada euskaraz egingo ezta?
"moderatua" "soberanista" eta antzeko hitzak esaten hausaerzen dek gizon hau.
EAJn afiliatu aurretik hobe zian EAJren Helburu eta Estrategian zein diren ikasi bazian.
Azkuna...."Hiretzat Euskaldunon Aberria Euskadi al dek?"
Azkuna.... "Hiretzat euskara gure Ama hizkuntza al dek?"
Azkuna.... "Hiretzat euskaldunon ba al diagu erabakitzeko eskubiderik?"
Nork: Iker.2008/07/16 19:27:22.879 GMT+2
Zer egin diagu Deustuarrok? Azkuna bakarra balitz ez litzateke Bilboko Alkate, txo!. Halere, hobe horrela medikuntzan baino.
Nork: Etxezulo.2008/10/06 20:29:59.999 GMT+2