Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/26 03:31:50.246 GMT+2

Postontzian jasotzen hasi gara

Goierri aldeko postontzietan jasotzen hasi gara jada datorren urriaren 25eko Kontsultarako bozkaketa eskuorriak.

Beste lekuetan?





Nork: herrikontsulta.2008/07/26 03:31:50.246 GMT+2
Etiketak: kontsulta | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/07/21 23:50:53.611 GMT+2

Zapateroren lehentasunak


"Zapatero convierte la derrota electoral de Ibarretxe en su máxima prioridad política"


Kontxo, kontxo, Espainiak ez du beste lehentasunik Euskal Herrira begiratzea baino. Ez dago beste lehentasunik, ez dago krisiarik, ekonomiaren gainbeherarik, ez, ez...

Ibarretxe Lehendakariaren porrot politikoa da Zapaterorentzako lehentasuna. Etxeko arazoak konpontzea baino, gurekin lardaxkan jardutea da bere lehentasuna.

Beraien ahultasuna zein den ederki adierazten ari zaizkigu.


Nork: herrikontsulta.2008/07/21 23:50:53.611 GMT+2
Etiketak: zapatero ibarretxe | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/18 10:01:39.672 GMT+2

KONSTITUZIONALEKO EPAILEAK GUZTIZ HASERRE

Guillermo Jimenez Sanchez-ek apirilean gorde zuen bere bidaia Halcon Viajes-en, abuztuaren erdialdera pare bat asteko kruzeroa, Mediterraneoko irletan zehar. Ikaragarrizko txoiloa iruditu zitzaion, bikotearentzat kamarotea, igerilekua, untziaren kapitainarekin afaria… “Vacaciones en el mar” hain zuen gustoko ezen bermuda berriak ere erosita zeuzkala pantorrila txukunegiak ezin erakutsi arren.

Elisa Perez Vegak urtero bezala Malagako urbanizazio fashion batetan duen apartamentuan abuztu osoa botatzeko asmotan zen, hilobatxoei Konstituzioaren I. Atala buruz ikas zezaten ahaleginak egiten.

Pascual Salasek berriz Kenia aldean safaria zuen abuzturako plana.

Denak ere ondo merezitako atsedenaldia, hainbeste helegite eta gatazka konstituzinal aztertu eta konpondu ondoren.

Baina…

Hara non Ibarretxe madarikatu horrek ez dakit zenbatgarren pultsoa bota izan nahi dion Españari (Mi querida España, esa España mía, esa España nuestra).

Apropos, apropos aprobatu du bere legetxo purtzil hori udan. Hori da bere benetako helburua: Konstituzioaren zaintzaileak oporrik gabe uztea.  

Mekauen!. Guillermo, Elisa eta Pascual ordu extrak sartu beharretan dira abuztuan zehar… Eta kontua ez da edonolakoa… 155. artikuluaren aplikazioarekin konformatu edo, agravante de dejar sin veraneo al Constitucional tarteko, zuzenean 8.artikuluaren aplikazio berritzailea frogatu… umhhh. Akaso…

Ramón Rodriguez Arribas, Norvegiako fiordoak ezagutzeko aukera galdu duenak, ebazpenaren arrazoi nagusi bilakatu daitekena iradoki du “para algo más que para ocupar Perejil tendremos a las Fuerzas Armadas, ¿no?”.

Bederatzi irrifarre makur lortu ditu.

Nork: herrikontsulta.2008/07/18 10:01:39.672 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/15 15:11:28.197 GMT+2

Herri galdeketaren deia EHAAn

Gaurko EHAAn datorren urriaren 25eko Herri Galdeketarako lege proposamena argitaratu da.

Sustatun ere aipamena egiten diote berriari.

      


Nork: herrikontsulta.2008/07/15 15:11:28.197 GMT+2
Etiketak: jose juan kontsulta galdeketa herri ibarretxe | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/15 10:56:48.033 GMT+2

HIRIA GOGORRA DEK, AZKUNA

Azkuna jauna, Bilboko Alkate Txit Gorena, ez ote duk duanarekin nahikoa lan?. Ez haiz, ez, konformatzen, Zorrozaurre txukuntzearekin eta Bilbo museoz lepo egitearekin, ez. Correo Españoleko portada behar huan, eta bai lortu ere. Kontsulta pikutara bidali behar dela aldarrikatuz El Correo Españoleko portada lortzea erraza dek motel!! Baina nor haiz hi, EAJ-ak jarritako Alkate, horrelako saltsatan sartzeko?. Nork ematen dik hiri nahi dekena esateko bula?. Azper-azper eginda gatxaudek hire protagonismo nahiarekin eta hire lotsarik ezarekin. Saiatu hadi Deustuko kanalean bete-lanak egiten eta hiria garatzen eta utz gaitzak pakean.

Nork: herrikontsulta.2008/07/15 10:56:48.033 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/07/10 14:45:32.108 GMT+2

“LA SOBERANÍA ESPAÑOLA RESIDE EN EL PUEBLO ESPAÑOL”

Zapatero, Zapatero… se te ve el plumero.

 

That’s the question… Orain arte Kontsulta ilegala omen zen, inkonstituzionala. Kontsulta esaten zen lekuan Zapaterok “erreferenduma” irakurtzen zuen, dislexia bitxia, eta Eusko Legebiltzarrak eskumenik ez horretarako.

 

Baina, susmoak hartzen genizkion, bai, bazegoela atzetik bestelako arrazoirik…

 

Eta asmatu dugu, nonbait.

 

Orain bi baitira helegitearen arrazoiak, edo horrela irakurri dugu behintzat prentsan. Bigarrengo galdera. Bigarrengo galdera da mamua.

 

Bigarrengo galderak Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea inplikatzen omen du… (ahhh…) eta horrek berriz, PRINTZIPIOA ukatzen.

 

Eta zein da ba PRINTZIPIOA?????

 

“La soberanía nacional reside en el pueblo español”.

 

Eta punto. No hay más que hablar. (El sonrisitas muestra su talante sin tapujos)

Nork: herrikontsulta.2008/07/10 14:45:32.108 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/07/03 10:10:54.672 GMT+2

EL TALANTE DE LA ROJA

Atzo asteazkena, Lehendakaria elkarrizketatua izan zen ETBn. Gustora egon nintzen hura entzuten. Arrazoi galantak bota zituen.

Herriari hitza eman ziola Legebiltzarrak joan den ostiralean.

Ezin duela ulertu nola hainbat legebiltzarkidek hitza emate horri ezezko borobila eman dioten.

Ez dela ulertzekoa EHAKren jarrera: ezker abertzalekoak direnen bederatzitik zortzik euskaldunok dugun erabakitzeko eskubideari muzin egiten diote ezezkoen txandan abstentzioa argudiatuz?. Ezker abertzalekoak direnen artean bederatzitik batek bakarrik ameto egiten dio herri-kontsultari?.

Bejondeiela, hala bada.

 

Gustora entzun nion Españako flamante-presidente den Zapateroren benetako “talantea” agerian uzten zuen bitartean. Irrifartsu eta eskuzabaltasun itxurakerien atzean eskutatu nahian agerian geratzen zaion talantea. Euskal selekzioen kontrako talantea. Euskal goi-mailako kirol taldeen aurkako talantea, “Euskal Herria” kontzeptu beraren aurkako talantea, Gernikako Estatutua –Lege Organikoa- betetzearen aurkako talantea, berrikuntza ahalmenak euskaldunok geure eskutan izan ditzagunaren kontra azaltzen den talantea…

 

Kontsulta eragotziko duela aldarrikatzen duen talantea.

Talante kk.

Talante… española.

 

Olé!, y Viva La Roja-ko talantea.

 

Nork: herrikontsulta.2008/07/03 10:10:54.672 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/29 15:15:02.042 GMT+2

Arraultzak falta dira



Lehendakariak erakutsi du jada soberan dituela. Ea beste batzuek bere adibidea jarraitzen duten, edo gai diren.

Nork: herrikontsulta.2008/06/29 15:15:02.042 GMT+2
Etiketak: galdeketa herri ibarretxe | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/06/28 17:47:43.646 GMT+2

AURRERA GOAZ

2008ko Ekainaren 27a egun berezia izango da abertzale sentitzen geranontzat. Gure bihotzean gordeko dugu beti eta gure seme-alabei egun honen garrantzia transmititzen saiatuko gera.

GORA EUSKADI ASKATUTA (eta lehenbaitlehen) !!!!

IBARRETXE AURRERA !!!!

 

Legebiltzarrera azaltzeko aukera izan genuenok alderdi politiko bakoitzaren iritziak eta argudioak entzun ahal izan genituen.

Beno, argudioak, batzurenak bakarrik, zeren eta batzuek ez zuten argudiorik plazaratu.

PPk gezurra eta engainua erabili nahi izan zituen. Kontsulta eta Erreferenduma nahastu asmoz ibili zen Barreda. Badu bada garaia PP alderdiak konturatzeko gizartea gezurrekin ezin dela engainatu, ez al zuen nahiko izan Madrileko 11 M ko atentatuen inguruko gezurrekin?

PSOE, Patxi Lopez.....lotsagarri !!! Irainak eta prepotentzi keinuak bakarrik ikusten zitzaizkion Patxi Lopezi. Ez bedi ahaztu Patxi Lopez zer gertatu zitzaion Narzisori beti ibaiko "ispiluan" begiratzen egoteagatik.

PP eta PSOErena ordea betiko tonikan joan zen, bagenekien.

Tristeena da EHAKkoena ere betiko tonikan joan izana.

A ze argudioak boto bakar bat eman eta beste guztiak abstentziora joateko !

Nonbait EAJrekin ez dira fidatzen. Hori zen boto bakar bat ematearen argudioa. Tristea benetan! Tristea zeren eta baiezkoa eman zuten alderdi politiko guztiek ere argudio bera erabili zezaketen abstentziora joateko, ez zirela beraiek ere EHAKtaz fido.

Ez dute bada pentsatuko EHAKkoek gainontzeko alderdiak beraietaz fidatzen direnik ezta? Fidatu al daiteke EHAKtaz?

Baina EHAKk ez bezelako seriotasun eta neurria eman zuten Aralar, EB, EA eta EAJk.

EHAKren obsesio bakarra bere botanteen aurrean galtzaile irten gabe aguantatzea izan da. Ez du Herriaren aldeko benetako apustu bat bultzatu, ez da arriskatu, ez du neurririk eman, ez du lidergo ahalmenik, bere burua zuritzeko erabaki bat hartu baino ez du egin.

EHAK eta Ezker Abertzaleak EAJri askotan salatu izan dioten "anbiguotasun" hori, beraiek erabili dute.

Badirudi Herri santu honetan, irtenbideak lortzea bezain garrantzitsua dela "medalla" edo ikurra nork jazten duen. Eta Ezker Abertzalea berriro ere beldur da kanpoan geratzeko.

Lehendakariak azken bake prozesuan errespetu izugarria erakutsi zuen, bere ekimenen gainetik Loiolako prozesuari bide emanez. HArk huts egin zuen. Eta Lehendakariak berriro ekimena hartu du.Itxaropena ekarri digu. Lidergoa erakutsi du.

IBARRETXE AURRERA !!!

 

Nork: herrikontsulta.2008/06/28 17:47:43.646 GMT+2
Etiketak: legebiltzarra ibarretxe plenoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/26 10:51:18.909 GMT+2

PLENOAREN BEZPERAN

Bihar ekainak 27 egun historikoa biziko dugu. Bihar erabakiko dute baizkaitarron, arabarron eta gipuzkoarron ordezkariek Ibarretxe Lehendakariaren Kontsulta proposamenari bide eman edo ez.

 



Tamalez bihar arte itxaron gabe badakigu jada unionisten jarrera zein izango den: NO.

Kontsultaren aurka asmatu ahal izan dituzten aitzaki guztiak jarri eta gero, Lehendakaria gutxietsi eta gero, euskaldunon izaera berezia bera ukatu eta gero, NO.

 

Ez da harritzekoa.

 

Zer espero genezake España aberritzat dutenen aldetik?.

 

Españolak español direla demostratzen digute eguna joan eta eguna etorri. Eta españoltasuna defendatzeko jardueran, demokrazia bera ukatzeko lotsik ez dutela argi geratu zaigu.

 

Lehendakariak beti esan ohi du euskaldunok gu geuk nahi dugun lekuraino iritsiko garela. Trabak eta oztopoak ezingo dituztela luzaroan Herriaren gogoak zapuztu.

 

Beraz, biharkoa bezalakoaren urratsen aurrean ekin diezeiogun indartsu gurea den eskubidearen defentsari. Gu bakarrik, abertzaleok bakarrik aurkitu behar baitugu gure Aberriaren askatasuna zabalduko digun atearen giltza.

 

Guk, ez beste inork.

 

GORA EUSKADI ASKATUTA!!

Nork: herrikontsulta.2008/06/26 10:51:18.909 GMT+2
Etiketak: legebiltzarra ibarretxe plenoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)