Gernikan izan naiz gaur. Lokarrik Kontsulta deitua zuen bertako herritarrentzat, eta babesa ematera joan naiz. Bozka emateko lau kolegio zabaldu dituzte, txukun, hagitz ongi antolatua. Ia 300 lagun antolaketa lanetan, ekimen honen aldeko lan eskergan, Euskal Herri osotik joandakoak: publizitatea banatzen, herritarrak informatzen, mahaietan...Kanpotik joandakoentzat hautestontziak ere paratuak zituzten, eta baita internet bidez bozkatzeko aukera. Horrela egin dut nik, antzineko egunetan. Gaurkoa sinbolikoa izan dela? Bai. Baina urrats bat gehiago. Erabakitzeko eskubidea praktikara eramateko ...


DEMOKRAZIAZ

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-14 12:30

Hitz polita da demokrazia, grekotik datorrena, antza. Etimologian adituek diotenez, “demos” eta “kratos” hitzetatik eratorria da, eta “boterea herriarentzat” edo “boterea herriaren esku” esan nahi omen du.   Esanahia hori baldin bada, garbi asko dago demokrazia gutxi dagoela munduan, baita gure “lehenengo” mundu honetan ere. Izan ere, nire ikuspegi txit apaletik, ezin da demokraziarik egon herriarekin ezertarako ere kontatu gabe. Hau da, “dena herriarentzat, baina herria gabe” leloa ez da batere demokratikoa, oso despota baizik. Eta, onartu edo ez, horixe gertatzen zaigu hemen, Euskal...


IBARRETXEREN KOLDARKERIA

1
landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-04 14:40

Lehendakaria koldar hutsa da. Edo, gutxienez, garbi asko utzi du agerian bere koldarkeria politikoa. Ez baita zilegi berak zabaldu eta hainbesteko zalapartarekin bultzatutako prozesu bat, orain, herritar gaixooi leporatzea.     Nik neuk txalotu nuen bere garaian lehendakariaren proposamena, Erkidegoko herritarroi galdeketa egitekoa, alegia. Ausardia eta balentria txalogarria iruditu zitzaidan, demokraziaren izenean, Espainiaren inposizio politikoari erronka egitea. Baina, bistan denez, etxafuegoak baino ez ziren, bolbora bustiaz botatako tiro ergelak. Eta ergelagoak, akaso, sine...


Goierri aldeko postontzietan jasotzen hasi gara jada datorren urriaren 25eko Kontsultarako bozkaketa eskuorriak.Beste lekuetan?


Gaurko EHAAn datorren urriaren 25eko Herri Galdeketarako lege proposamena argitaratu da.Sustatun ere aipamena egiten diote berriari.      


Beasaingo San Martin plazan, udaletxeko eraikinaren aurrean ageri dagoen pankarta:       


www.Konpondu.net  orrian Lehendakariari galderak egiteko eta zure zalantzak argitzeko aukera dezu. Eta ekainaren 23an, 19:00 tan Kursal aretoan Lehendakariak aurrez aurre erantzungo dizkizu zuk eginiko galderak.  


Markos Zapiain blogariak "Kontsulta eta hauteskundeak" izenburupean hausnarketa interesgarria egiten du kontsultaren inguruan. "Ibarretxek De Gaulleren antzera ikusten du lehendakariaren harremana herriarekin: hitzarmen batek lotzen ditu, alderdien eta hedabideen gainetik. Ibarretxek Euskal Erdiari kontsulta agindu zion eta hitza betetzen ari da, konstituzionalisten presioa gorabehera, batik bat dependentista jeltzaleena. Eta hiritarrok Ibarretxek proposaturikoa arbuiatuko bagenu, etxera joango litzateke, De Gaulle bezalaxe."


Bi galderak.

herrikontsulta 1456135360480 Herri kontsulta | 2008-05-31 10:08

Bi galdera dira gizarteari egiten zaizkionak: Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea? Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?              ...


Guri buruz

herrikontsulta 1456135360480 Herri kontsulta | 2008-05-30 18:58

Herri Kontsulta Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak 2008ko maiatzaren 28an aurkezturiko Pakea eta Akordiorako Kontsulta babesteko bloga da.Herri Kontsulta bloga jatorri politiko-ideologiko anitzez osaturiko herritar taldeak babestu eta elikatua da. Hala ere, edozein herritarrek bere lan, idazki edo eduki hemen publikatzea nahiko balu, email bat bidaltzea baino ez du herrikontsulta a bildua gmail.com bere ekarpena bidaliaz.Blogaren edozein eduki erabiltzeko askatasuna ematen diogu bisitariari baina kontuan izan gure eduki guztiak Creative Commons2.5 lizentzipean publikatzen ditugula.Ongi etorr...


Orain hilabete batzuk Ibarretxe lehendakariaren balentria goraipatzen nuen foro honetan bertan. “Erabakimena da bidea” nioen, eta txalotu egiten nuen Juan Jose, kontsultari data jartzeko izan zuen ausardiagatik. Euskal herritarrok, politika gatazkatsu bezain nekagarri honen harira, irrikan gaude kontsulta egin dakigun gauzak konpontze aldera, baina, hilabete gutxiren bueltan, badirudi bestelako norabide bat hartu duela EAJren politikeoak.     Orain, antza denez, “joaldunak saroian sartzea” izango da Ibarretxek burutu ahalko duen balentria bakarra. Metafora polita Josu Erkorekak eg...


Quienes compartimos trinchera ideológica con el Lehendakari en la defensa del derecho a decidir, creemos llegado el momento de que el PNV les de una patada a los socios pedigüeños que están empezando a ser un serio obstáculo para el avance de la causa soberanista en este país.   Personajillos como la juntera Nerea Galvez, elegida gracias a la coalición entre Ezker Batua y Aralar, se lanzan ahora al linchamiento del adversario político. Y es que las direcciones de EB y EA están bien preocupadas del futuro que les deparan los resultados de las elecciones del 9 de marzo de 2008.   ¿C...


Atzo arratsaldean Elorrioko Udalean  AHTari buruzko herri kontsulta egiteko proposamena onartu zuten. Lakuako gobernuak ukatu arren, badirudi gizartea ez dagoela erabat konbentzituta megaazpiegitura honekin, eta Elorrion herriak dioena jakiteko hurrengo Abenduaren 2rako jarri dute zitea. Kuriosoa da EAJko zinegotziak abstenitu egin zirela: benetan kuriosoa. Hala ere goitik ideiak argitu dizkiete zinegotzi hauei honakoarekin: "EAJk AHTren proiektuaren aldeko botoa emateko eskatuko die bere jarraitzaileei". mmmmm..... ba ez dakit ba EAJren barruan ere oso konbentziturik dauden...


Herriari hitza eman nahian, hurrengo Abenduak 2rako herri kontsulta bat egiteko proposamena azaldu dute Anoetako udal eta eragileek.  Horretarako aurrez informazio kanpaina bat izango da, Azaroak 18 arte iraungo duena, eta ondoren eztabaida prozesurako aste bat antolatu dute. Hau Azaroaren 19tik 25 arte luzatuko da. Albiste osoa Berria egunkarian duzue.  


Ibarretxeren erronka

3
jonabril 1456149198743 Polietika | 2007-10-01 23:49

Gasteizko legebiltzarrean izan nintzen ortziralean, Ibarretxeren mintzaldi luzea –luzeegia- entzuten. Kontsultarena izan zen mediatikoki oihartzun gehien lortu zuena, eta ez da harritzekoa! Hautsak harrotu ditu han-hemen. Ñabardurak ñabardura, baina, ausarta iruditu zitzaidan Ibarretxe. Zehaztasun handiz aritu zen. Apustua serioa dela utzi zuen agerian. Hain serioa, Madrilen berehala oldartu zaizkiola.Ikaragarria iruditu zait erantzuna. Eta tamalgarriena da etxe barruan ere hasi zaizkiola gisako erantzunekin. Ikusteke dago zein bide hartuko duen honek guztiak, eta Ibarretxeren aurka zein ne...


Lauzpabost urte dira Ibarretxe lehendakariak Baskongadetako herritarroi hitza emango zigula esan zuela. Azkenik, badirudi urtebete barru izango dugula aukera, behingoz, zeozer esateko. Ausardia erakutsi du lehendakariak herri-kontsultarako data ezartzean, txalotu beharreko ausardia, egia esanda. Esan dezadan hasieratik ni neu ez naizela EAJzalea. Sekula ez diot bozkarik eman alderdi horri, eta, dagiten politika mota ikusita, ez dut uste aurrerantzean ere emango diodanik inoiz. Baina, nik bestelako iritzi politikoa izan arren, aitortu behar dut Ibarretxek poztu egin nauela bere pr...


Aramaixon herri kontsultea AHTaren inguruan martxoaren 4an izango dela dagoeneko ezaguna da.     Martxoaren 4ko herri kontsultea tajuz prestatze aldera herriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak makina bat pankarta jarrita dituzte dagoeneko herrian zehar.     Eskegita dituzten pankarten artean herriko erdigunean dagoen grua batetan jarri duten pankarta da esanguratsuena. Biba zuek, redios!!


Ordiziako udalak gaurko plenoan Goierriko AHTGelditu! Elkarlanaren mozioa plenoan eztabaidatzea onartu du. Zitea Ordiziako batzar aretoan 19.00etan da. Beasaingo udalean aldiz, koordinazio arazoak medio eta azken orduko aldaketarik ez bada suertatzen, "galde erantzunetako" atalean eztabaidatuko da. Hemen ere 19.00tan da zitea. Legorretan udalak mozioa ez zuen onartu. Azaldu!!


Xabier Ezeizabarrenak azkenean kale egin zigun ta Iñaki Bárcenaren hitzaldi eta ondorengo eztabaidarekin konformatu ginen Itsasondora gerturatu ginanok. Argazki kamera eramatera ahaztu egin zitzaigun ta ez dugu irudirik. GoierrikoHitzakoek berria ateratzen dutenean loturatxoa jarriko dugu beraien argazkira ohiko legez. ;-)Argazki kamera ahaztu bagenuen, oraingoan grabagailu digitala eraman genuen eta hitzaldi osoa .mp3 formatoan eta 128kbps. kalitatean grabaturik dugu. 85Mbtako "tarugoa" geratu da, norbaitek kopia bat nahiko balu, kaso egin dezala. Eta ez, emailez ez dugu bidaliko.Goierriko...


Komunikazio kanal berria dugu herritarrok delako "euskal Y" madarikatuaren inguruan "informatzeko". Ongi.Delako komunikazio kanal hau irekitzeagatik gure Nuria herriko plazan publikoki egurtua izatea eskatzea zilegi delakoan gaude, are eta gehiago apirilean bere hitzei kaso egiten badiegu: "No estamos en tiempo de debate, estamos en tiempo de ejecución" Nolaz da posible bestela Y-a egiteko erabakia hartu ondoren, ORAIN "eztabaidara eta informaziorako" balioko duen tresna bat irekitzea? Guri adarra jo nahiean al zabiltz, politt hori?          &nbs...


Aupa denei!Honekin batera azaroaren 26an gertatutakoaren kronika laburra dijoakizue, horrekin batera zenbait argazki eta bideo sekuentzi bat dezute ikusgai.Eguna goizeko 10.00etan Itsasondotik ateratako mendik martxarekin hasi zelarik, eguraldi paregabea lagun 150ren bat lagun bildu ginen Itsasondo-Ordizia eremua ezagutzeko asmoz.Ordiziara 11.30etarako iristen hasi ginelarik, bertan bildu ginen ia mila lagunek Itsasondoko bidea 12.20etan hartu genuen. Itsasondora iritsitakoan Goierriko AHTGelditu! Elkarlanako kide batek aurkeztutako ekitaldian Itsasondoko semea den Mikel Garmendia bertsolar...


Atzoko partez, azaroak 23an, prentsaurrekoa eskaini genuen datorren igandean Itsasondon deitua dagoen manifestazio eta ekitaldietan  parte hartzeko gonbitea luzatuz. Notizia bere osotasunean Goierriko Hitzaren web orrian hemen dezute.          


Itsasondon abenduan egingo den herri kontsultaren inguruan herritarrei informazioa elearazteko hitzaldietan, atzoko partez, azaroaren 22an, AHTren alde onak azaltzeko Xabier Ezeizabarrena ingurumen gaietan aditu eta Donostiako udalean EAJko zinegotzi den abokatu donostiarra izan genuen.Ezer baino lehen Xabierri eskerrak eman nahi dizkiogu Itsasondora etortzeko hartutako denbora eta ahaleginagatik, are eta gehiago  AHTren aldeko jarrera aurkeztuko duen  pertsona bat aurkitzeko udaletxeak  izan dituen zailtasunak izan ondoren. Horrekin batera, Goierriko AHTGelditu! Elkarlana be...


Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak herritarrei jakinarazi nahi die, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuorde den Arantxa Tapiak Goierritarra aldizkarian egindako adierazpenak, Abiadura Handiko Trenaren inguruan agintariek herritarrengan sortu nahi duten ezjakintasun eta etsipenaren isla besterik ez direla. Ostiralean argitaratutako elkarrizketan sailburuordeak esandakoak aldizkarian bertan Eusebio Lasa Elkarlaneko kideak gezurtatzen baditu ere, ezinbesteko egin zaigu herritarren informazioa eta obren esleipenari buruzko Arantxa Tapiaren hitzak lotsagabekeria hutsa direla nabarm...


Datorren abenduaren 3ko herri kontsultaren inguruan, Itsasondoko udalak zenbait hitzaldi antolatu ditu herritarrek ahalik eta informazio osatuena izan dezaten. Zentzu horretan, gaurko partez, azaroak 21, AHTGelditu! Elkarlanetik Mila Elortza eta EHNEko Eneko Karrera izan ditugu. Hitzaldira gerturatu dire bizilagunek proiekturaren inguruko azken berriak jasotzeko aukera izan dutelarik eskerrak eman nahi dizkiegu Goierriko Elkarlanetik hitzaldira gerturatu eta parte hartzeagatik.                Biharko partez aldiz, az...