GERNIKAKO BONBARDAKETA: 75 URTE

3

GERNIKAKO BONBARDAKETA: 75 URTE
Inoiz errepika ez dadin, gure historia ezagutu beharra dugu. Duela 75 urte Espainiako gerra zibilean Francoren eta Hitlerren indarrek zenbait hiri bonbardatu zituzten, lehenengo aldiz biztanle arruntei airez erasotuz.
Nazioartean izan zuen oihartzunaren ondoren, Francok euskaldunak erre zutela Gernika zabaldu zuten ondorengo bideoan entzun dezakezun moduan.
Aspaldiko kontuak irudituko zaizkizu agianm baina nik etxean txikitandik entzun izan dut bonbardaketakoan hegazkinak hemendik pasatzen entzuten zirela eta bonbardaketen zartadak ere nabarmen zirela (Durangoakoak batipat). Izan ere, garai hartako lekuko asko bizirik ditugu gure artean.
Gure blogean bigarrenez aipatzen dugu Gernikako hiria; 2011ko ekainaren 11an Gernika, bakearen hiria izenburupean artikulu bat eman nuen argitara. Garai hartan gertatutakoa ulertzeko bertako bideoak ikusi beharrean zaude.

   

     Jose Luis Etxezarreta Garin






Saioa

Saioa 2012-04-26 21:27 #1

<p>Kaixo:</p>

<p>Asko gustatu zait oso polita da garai zaharrak oroitzea ( baina pena handia ematen du ).</p>

<p>MILA ESKER!!!</p>

Iñigo Aranburu Garmendia

Iñigo Aranburu Garmendia 2012-05-25 22:11 #2

Interesgarria bai, mila esker Jose Luis!!

Uxue Etxeberria

Uxue Etxeberria 2012-06-02 09:43 #3

Kaixo Jose Luis:
Oso interesgarria, eskerrik asko!!!!


Utzi iruzkina: