Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/16 15:12:54.488 GMT+2

12. Piongiangeko Udaberriko Merkataritza Azoka Internazionala ospatu da

Bukatu da jada 12. Piongiangeko Udaberriko Merkataritza Azoka Internazionala, Maiatzaren 11 eta 14 bitartean ospatutakoa Hiru-Iraultza Erakustaldi Gunean.

Bertan, 200 konpainia eta erakunde baino gehiago parte hartu dute, KHED, Txina, Errusia, Alemania, Malaisia, Siria, Suedia, Singapur, Vietnam, Tailandia eta beste eskualdeetakoak.

65,700 produktu inguru aurkeztu ziren 15,700 eratan. Haien artean lanabes mekanikoak, hornidura elektriko eta elektronikoak, ibilgailuak, petrokimikoak, sendagai, eta eguneroko artikuluak adibidez.

Koreako 60 konpainietako hainbat produktu ere atzerritarrak erakarri zituzten, eraikitze materialak, industria material arinak eta sendagaiak besteak beste.

Transakzio ekonomikoak gertatu ziren azokan zehar eta herrialde ezberdinen arteko exportazio eta inportazio akordioak sinatu zituzten.

Aukera paregabea izan zen herrien arteko elkartasuna sendotzeko eta merkataritza, ekonomia, zientzia eta teknologia bezalako arloetan elkarlana lortzeko.

Urtero ospatzen den Piongiangeko Azoka Internazionala jende kopuruan eta kalitatean gora egiten dute.

12. Piongiangeko Udaberriko Merkataritza Azoka Internazionalaren webgunea

Nork: iparkorea.2009/05/16 15:12:54.488 GMT+2
Etiketak: gizartea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

estekak eramaten du horrialdera baina han ez da formik zerbait ikustea.
bertze bat arte.

Nork: Naparman.2009/05/23 10:26:04.374 GMT+2

kaixo, saiatu honekin, http://www.krfair.com/E1intro/08072601.html arazoren bat baldin badago esan ezazu. ondo segi!

Nork: iparkorea.2009/05/23 13:52:13.241 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru