Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/24 19:11:17.389 GMT+2

Aingeru Epaltza Bilbon

Bihar, asteazkenean (urriak 25), Irakurlearen Tartearen 5. ikasturtea hasiko dugu. Orain arte bezala, hilero-hilero elkartuko gara Santutxu aldean, hilaren azken asteazkenetan.

5. ikasturte honi ekiteko, Aingeru Epaltza idazlea ekarriko dugu gurera, "Lasto sua" liburuarekin (Alberdania).

Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960) aski idazle ezaguna da, eta berak idatzitakoak dira, besteak beste, "Ur uherrak", "Tigre ehizan" edo "Rock´n´roll" liburu bikainak.

Hauxe da Alberdaniaren webgunean "Lasto sua" narrazio-liburuari buruz irakur daitekeena:

"Lasto suak bero laburra du, ez horregatik da ordea gutxiago erregarri haren garra. Lastozko zortzi zuzi aurkituko ditu irakurleak ipuin bilduma honetan, baina elkarren ondoan gehiago berotzen dutela irudituko zaio. Liburua bukatzean, ez harritu oharkabeko erreduraren bat agertzen bazaio irakurleari larru azalean, edo, nork daki, barrurago.

Euskal gatazkaren ikuspegi tragiko eta futurista erakusten duen kontakizun batekin hasten da liburua, eta gai beraren fartsa alderdia agertzen duen beste batekin ematen zaio akabantza. Tartean, umorez eta samurtasunez -baita krudelki ere- trataturiko hainbat gertakari eta hainbat pertsonaia, irakurleak begia zorroztuz gero, oraintxe bertan leihopetik pasatzen ikus ditzakeenak".

Zatozte! Gonbidatuta zaudete.

Eguna: urriaren 25a, asteazkena
Ordua: 20:00
Lekua: AEKren euskaltegia, Txurdinagan
Kalea: Arbidea 21

Metroz joanez gero, irten Santutxun, Zabalbideko irteeratik. Kalean gora egin, errepide nagusira heldu arte. Errepidea zeharkatu (goian, zebrabidea; behean, lurpeko pasagunea), eskailera batzuk igo eta Txurdinagan agertuko zarete. Lehenengo kalea eskumatarantz hartu, aldats behera. Hantxe bertan dago, parke baten ondoan, AEKren euskaltegia.

Nork: irakurlearentartea.2006/10/24 19:11:17.389 GMT+2
Etiketak: santutxu epaltza literatura | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ea ba, aurtengo saioak iazkoak bezain interesgarriak diren!

Nork: Irakurle bat.2006/10/24 23:46:53.251 GMT+2
Aingeru Epalza Santutxun

Errenferentziak:

...geru Epaltzak Lasto sua liburua izango du hizpide urriaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Santutxun, AEkren euskaltegian. Irakurlearen tartea. Kategoriak: Erreferentzia: Literatur Emailuak » Lasto sua Santutxun 2006/10/25 00:15:57.374 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru