Bihar Donostiako udal plenoan gipuzkoako inzineradoraren kokalekua erabaki behar dute. Azken berrien arabera Landarbason jarri nahi dute, Hernani, Astigarraga eta Errenteria artean Donostiak dituen terreno batzutan. gaiari buruz sakonduko dut, baina bihar protesta egitera joan behar dugu! Bihar 15:30etan Donostiako udaletxearen aurrean.
INZINERADORARIK EZ! EZ LANDARBASON EZ INON!
2006/06/21 23:45:26.956 GMT+2
Inzineradoraren aurka!
Nork: Beni K.2006/06/21 23:45:26.956 GMT+2
Etiketak:
natura
landarbaso
inzineradora
ez
kexa
errenteria
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: mikel.2006/06/26 12:12:30.600 GMT+2
http://mikelo.free.fr
Epa Mikelo!
Nik ere ez nuen alternatibarik ezagutzen, baina informazioa bilatzen hasita konturatu nintzen baietz alternatibak badirela, baina ez dagoela alternatiba absoluturik. Arazoa konpondu nahi bada alternatiba ezberdin askori heldu beharko zaie. Arazoa zera da, alternatiba gehienak epe luzekoak direla, eta hemen agian epea pasa zaigu...
Bestalde landarbason edozer jartzeko askoren gainetik pasa beharko dute, ez dezu uste?
Nork: Beñat.2006/06/26 12:56:12.388 GMT+2
oinarrian ados nago esaten duzunarekin.
dudarik gabe, landarbason jartzea astakeri haundia iruditzen zait.
beldurra ematen didan gauza bakarra zera da, badagoela jendea arazoa guztiz analizatu gabe itsu-itsuan kontra jartzen dena; ta hau arriskutsua iruditzen zait... gauzak horrela, azkenean erabakirik hartu ahal izan gabe, zakar piloaren azpian itota bukatu dezakegu ;)
Nork: mikel.2006/07/01 23:31:13.136 GMT+2
http://mikelo.free.fr