Pixkanaka pixkanaka 2004ko udaberrian Ruth eta nik Siziliara egindako bidaia Tagzaniaren bitartez punteatzen ari naiz. Uste baino lan handiagoa ematen ari dit hala ere, eta denbora ez dut soberan. Hala ere oso ondo datorkit, bidaia gogoratzeko eta interneteko mapen mundu honetaz gero eta gehiago ikasteko. Nere afiziotako bat beti geografia eta mapena izan da, eta a ze "jostailuak" ditugun azken aldian gure eskuetan, debalde gainera!
Siziliako argazkiak ere sarean jarrita ditut, flickr-en.
Siziliako bidaiaren mapa bukatzea oraindik denbora kostako zait, oraindik mendebaldearekin ez dut bukatu eta. Bidaia nahiko luzea izan zen eta leku askotan izan ginen. Benetan bisitatu beharreko tokia da Sizilia. Hemen ikus daiteke maparekin nola noan:
albiste bilatzailea
Erantzunak
Laster (hori espero behintzat) Tagzanian bertan argazkiak erakusteko aukera ...
Bidaia gehiago egiteko aukera izango duzu, baina lehen mailan derbirik ikusteko, ez dakit bada :-)
Ondo segi!
Nork: Eneko.2006/03/28 16:47:18.803 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu
Nork: beñat.2006/03/28 18:01:05.186 GMT+2
Nork: Eneko.2006/06/05 23:26:43.549 GMT+2
http://www.tagzania.com