2011/04/18 17:06:13.611 GMT+2
ASTEBURU HONETARAKO GOMENDIOAK
Baina bezperan ere hitzordu polita dugu kantuzaleok, Iparraldeko Hiri Nagusian, Baionan. Hona hemen Baionan Kantuz ekimeneko arduradun batek, Gillom Irigoienek igorritakoa:
Apirilaren 23an, ospatuko dugu Baionan Kantuz ekitaldiaren 14garren urte muga.
Joan den urtean bezala, urte buru hori ospatu nahi ginuke zuekin, egin ahala kantari bilduz Baionan.
Egitaraua:
- 11etan Lacarre plazan Baionan Kantuz'en hastapena
- 11ak30tan jarraipena Piloris plazan
- 12etan Bukaera Katedraleko Kalostrapean
12ak eta 45 etan aperitiboa karriketan eta 14etan bazkaria Baionako ostatuetan. Arratsalde partean berriz elgarretaratuko gara kantuz kalean segitzeko.
Apirilaren 23a Bazko bezpera denez, aste buru horretan daike ere Xingar feria Baionan, jende askorekin kaleetan eta ostatuetan.
Egun eder baten kantuz elgarrekin pasatzeko manera guziak baditugu.
ONGI PASA!!!!!!!
Nork: iruneankantuz.2011/04/18 17:06:13.611 GMT+2
Etiketak:
kantuz
baigorri
nafarroa
baionan
eguna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat