Azatzak 38: Kantuz

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-05-14 17:36

Orain dela 15 urte hasi ziren Baionan Kantuz izeneko ekimena. Ordutik asko hedatu da euren ekimena herririk herri. Bilbo, Donostia, Iruñea, Laudio, Antsoain, Tafalla, Bermeo, Gernika, Zamudio, … (kantuz taldekoen zerrenda).Ermuko taldekoek esaten duten bezala, kantuak hizkuntzaren transmisiorako egokiak izan daitezke. Horrez gain, herri askotan euskararen aldeko jendaurreko jardun bakarrenetakoa izan daiteke kantu taldea. Euskarazko kultura ikusgarri egiteko ekimen polita.Informazio gehiago: Aizu aldizkarikoek egindako erreportajea.


Ongi dakizuen bezala, Euskal Herrian zehar hainbat herritan "kantuz" bat osatu dute, batzuk gurea baino eskarmentu handiagokoak dira, Baiona eta Donostia kasu, eta beste batzuk, berriz, hasi berriak dira edo urte eskas daramatzate ateratzen.Donibane Garazikoa azken horien artean kokatu behar da. Ez dakigu zehazki zenbat denbora daramaten baina bideo honetan arduratsu, alai eta batez ere gogotsu ikusten ahal zaie. Pier Pol Berzaitzen "Baratze bat" izeneko kantua eskaintzen dute. Ikusi, ikusi:


Dakizuen bezala eta aurrekoan esan genuen moduan, Sanferminetan eta abuztuan ez dugu saiorik egiten.Kantatzeko zaletasunak, berriz, ez du etenik izanen eta Sanferminetarako bi hitzorduen berri emanen dizuegu, nahi izanez gero bertara joateko. Bi ekimen hauen antolatzaileak ez gara gu, Iruñean Kantuzekook, beste talde edo erakundeak baizik.- Uztailaren 7an, arratsaldeko 7etan, Ikastolen txoznan. Nafarroa Oinezen aldekoa.- Orreaga Fundazioak antolatuta, uztailaren 9an, larunbatarekin, eta eguerdiko 12etan, Udaletxearen atzekaldean. Bideo honetan informazio guztia duzue.Bestela, larunbat honet...


Urtero legez, kristauen aste santuarekin batera data garrantzitsu bat izaten da nafartarren egutegian, Baigorriko Nafarroaren eguna, Basaizea Kultur Batasunak antolaturik. jai handia izaten da eta egitarauan "kantuz" bat sartu dute.Baina bezperan ere hitzordu polita dugu kantuzaleok, Iparraldeko Hiri Nagusian, Baionan.  Hona hemen Baionan Kantuz ekimeneko arduradun batek, Gillom Irigoienek igorritakoa:Apirilaren 23an, ospatuko dugu Baionan Kantuz ekitaldiaren 14garren urte muga.Joan den urtean bezala, urte buru hori ospatu nahi ginuke zuekin, egin ahala kantari bilduz Baionan.Egitaraua...


Baionan Kantuz ekimenetik gomita egin digute bertan 14. urteurrena beraiekin ospatzeko. Honatx beraien testua:Agur deneriApirilaren 23an (aste santuko larunbata), ospatuko dugu Baionan Kantuz ekitaldiaren 14garren urte muga.Joan den urtean bezala, urte buru hori ospatu nahi ginuke zuekin, egin ahala kantari bilduz Baionan.Horra egunaren programa -   11etan Lacarre plazan Baionan Kantuz'en hastapena -   11ak30tan jarraipena Piloris plazan  -   12etan Bukaera Katedraleko Kalostrapean12ak eta 45 etan aperitiboa karriketan eta 14etan bazkaria Baiona...


Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatuta, abenduaren 5ean, igandearekin, Durangoko Azokaren giroaz baliaturik, EUSKAL HERRIAN KANTUZ ekimena jarri dute abian. Dagoeneko Durangoko azoka antolatzen duen Gerediaga elkartearen oniritzia eta babesa jaso dugu. Durangoko udalarekin ere baimen guztiak ditugu baita eskola baten jantokia ere 260 lagunendako bazkari herrikoa egiteko. Egitaraua: Ikusi irudia Ikusten duzunez egun osoko egitaraua dugu, kantatzeko eta azoka bisitatzeko aukera emanen duena. Herri bazkaria mugatua izanen denez, Baiona, Iruñea, Donostia, Gasteiz eta beste lekuetatik etorrik...


Heldu den asteko larunbatean, azaroak 6, Iruñean Kantuz berezi bat egin behar dugu 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenarekin bat eginez.Egun osoko egitaraua antolatu dute eta saio berezi bat egiteko gomitea luzatu ziguten, Nafarroaren inguruko kanta batzuk abesteko.Datozen egunotan erabiliko dugun kantutegia blog honetan  argitaratuko dugu, nahi duen orok jaisteko. Dena dela, egun horretarako beste 500 bat liburuki inprimatuko dugu partaideen artean banatzeko.


Aste honetako larunbatean, urriaren lehenbizikoan, ohitura den bezala, IRUÑEAN KANTUZ ekimena burutuko da.Ikasturte honen hasieran esan genuen bezala, gure kantutegian badira oraindik ongi ezagutzen ez diren kanta batzuk eta horiei helduko diegu. Emeki-emeki arituko gara ikasten eta kantatzen. 5 urte hauetan asko hobetu dugu, bai antolakuntzan baita musika mailan ere eta datozen urteetarako erronka berriei ekinen diegu. Aurten nobedade batzuk izanen ditugu eta poliki-poliki, gauzatzen diren heinean azalduko dizkizuegu.Beraz, badakizue, larunbat honetan, eguerdiko 12etan, mercaderes plazan. ...


Abuztuaren hondarretan gauden honetan, beste kantu bat jarri dizuegu ikasteko. Eta gogoratu heldu den asteko larunbatean, irailak 4, Iruñean Kantuz ekimena berriz ere abiatuko dela eta bere seigarren urtea hasiko duela. Phartitzeko tenoria


Uztailaren lehen larunbata dugu aintzinean eta beti bezala, Iruñeko karriken barna ibiliko gara kantari. Gainera Sanferminen atean gaudelarik jai giroa nagusituko da, sorpresa bat baino gehiago izanen dugularik.Aurrekoan esan genuen bezala, Riau Riau eta Entzierroetan abesten den kanta ere eginen dugu, euskaraz beti ere.Bestalde, Sanferminetan ere zenbait proposamen izan dugu kantari ibiltzeko eta aste honetan, emeki-emeki, horren berri emanen dizuegu.Beraz, adi egon eta larunbat artio!!!!!


Larunbat honetan, beti bezala, Iruñeko karriken barna ibiliko gara, kantari.Eta Sanferminetako giroa somatzen hasia den horretan, uztailaren 3rako ere gomitea eta oharra egiten dizuegu.Uztailaren 3an saio berezia izanen da eta aurreko urteetan bezala arrakastatsua izatea nahi dugu. Horretarako parte hartzea eta batez ere koordinatzea ezinbestekoak dira.Bestalde Riau-Riau eta entzierroetan Sanfermini abesten zaion kanta euskaraz ere abestuko dugu, beraz hasi ikasten: Honatx karaokea: Eta entzierroarena: Entzun arren San Fermin, zu zaitugu patroi, zuzendu gure oinak, entzierro hontan...


Kaixo lagunok, orain hilabete gutxi Leitzako MUSUN baserria erre egin zen,  4 pareta gelditzeraino. Hori horrela izan da herriko talde bat elkartu ginen, baserri, famili honeri laguntzealdea eta zenbait ekitaldi antolagu genituen, txanda honetan Ekainaren 5ean MUSUN BASERRIAREN ALDE, EUSKAL HERRIA KANTUZ!!! antolatu dugu.



                          Ion Garmendiak, Iñaki Plazak eta Kepa Calvok osatutako O+Hatz taldearen kontzertu bereziarekin amaituko da bihar, urriak 16, Ordizia Kantuz 09. Biharkoa euskal musika tresnen saio didaktikoa izango da eta D'Elikatuz zentroan egongo da entzungai gaueko 22:00etatik aurrera.Kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengoan euskal musika tresnen aukezpena egingo dute hiru musikariek, bakoitzaren azalpen teorikoa, azalpen fisikoa, teknikoa eta historikoa. B...


HIRU KONTZERTU IZANGO DITU PROGRAMAZIOAK ETA D'ELIKATUZ ZENTROAN EGINGO DIRA EMANALDIAK                                                                Irailak 25: Arramazka                   &n...


Kezkatuta nago azkenaldian gazteok (eta ez horren gazteok) dugun nortasun faltaz. Euskaldun garela diogu, baina ez dakigu euskaldun izatea zer den. Orain euskaldun izateko milaka modu dagoela esanen dit baten batek, eta bale, arrazoia izanen du agian. Baina uste dut konplejuz beteriko herria garela, eta gurea dena baztertzen dugula kanpokoaren eta moderno denaren mesedetan.Zelofanezko herria eraikitzen ari gara, oso polita, koloreduna, dizdiratsua kanpotik, baina hutsa barrutik, oinarririk gabea. Herri pegatineroa gara, erretrobisorerik gabeko autoa. Nora goazen ikusten dugu, baina nondik g...


IRUDIETAN

No profile photo IRUÑEAN KANTUZ | 2008-09-01 18:49

Youtubek ez digu uzten erresoluzio handiko bideoak sartzen, profesionalek egin arren. Honatx bigarrena.


IRUDIETAN

No profile photo IRUÑEAN KANTUZ | 2008-09-01 10:57

Ekaineko saioa grabatu genuen eta hortik bideo batzuk atera. Honatx lehena.


Larunbat honetan, irailak 6, beti bezala, eguerdian eta Mercaderes plazan ekinen diogu ikasturte berriari.Eta datozen hilabetetan izanen dugun egutegia hauxe duzue:Urriaren 4an, azaroaren 8an eta abenduaren 13an.Dena dela pixkanaka-pixkanaka emanen dizuegu argibide gehiago.


Kaixo lagunok, urtero legez, oporretatik bueltan eta berehala ekin diogu gureari. Ikasturte honetan, bistan denez, nobedade handi batekin: BLOGA. Hau tresna bat besterik ez da, guztiondako irekia, ideiak, berriak, argazkiak, bideoak eta bestelako informazioak eta argibideak emateko balioko duena. Emeki-emeki arituko gara osatzen eta betetzen.