Egitaraua:

Ikusi irudia
Ikusten duzunez egun osoko egitaraua dugu, kantatzeko eta azoka bisitatzeko aukera emanen duena. Herri bazkaria mugatua izanen denez, Baiona, Iruñea, Donostia, Gasteiz eta beste lekuetatik etorriko diren autobusei lehentasuna eman nahi genieke, autobusen antolaketa herri bakoitzeko eragileen gain izanen litzateke. Horrela hiri bakoitzetik autobus bat aurreikusten dugu. Iruñean, adibidez, autobusa eta bazkarirako ticketak edo billeteak batera salduko dira, 54 plaza lortu arte. 5-6 autobusekin bazkarirako leku guztiak hartuta izanen lirateke. Prezioa oraindik zehazteke dago.
Momentuz hau da dena, beste informaziorik edo argibiderik nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan edo emeki-emeki zehazten joan ahala hemen jarriko dugu.
Beraz, has zaitezte animatzen eta izena ematen!!!!!
Erantzunak
Kaixo kantuzaleak:
Barañaindik idazten dizuet eta erreserbatu nahi ditut 8 sarrera (autobusa eta bazkaria) Durangora joateko. Ez dut estekarik aurkitzen beste moduz erreserbak egiteko.
Zuen erantzunaren zai egongo naiz. eskermile. Bittori
Nork: Bittori Insausti Nuin.2010/11/22 22:48:18.413 GMT+1
victoria11