2011/03/21 14:26:32.484 GMT+1
BAIONAN KANTUZ EKIMENAREN 14. URTEMUGA
Agur deneri
Apirilaren 23an (aste santuko larunbata), ospatuko dugu Baionan Kantuz ekitaldiaren 14garren urte muga.
Joan den urtean bezala, urte buru hori ospatu nahi ginuke zuekin, egin ahala kantari bilduz Baionan.
Horra egunaren programa
- 11etan Lacarre plazan Baionan Kantuz'en hastapena
- 11ak30tan jarraipena Piloris plazan
- 12etan Bukaera Katedraleko Kalostrapean
12ak eta 45 etan aperitiboa karriketan eta 14etan bazkaria Baionako ostatuetan. Arratsalde partean berriz elgarretaratuko gara kantuz kalean segitzeko.
Apirilaren 23a Bazko bezpera denez, aste buru horretan daike ere Xingar feria Baionan, jende askorekin kaleetan eta ostatuetan. Beraz ostatuetan lekuaren aurretik erreserbatzea baitezpadakoa da eta hori aski aintzinetik. Aurreko urtean 15€ko bazkariak lortu gintuen 200 presunentzat eta aurten ere bide beretik joaitea saiatuko gira.
Hortarako interesatuak direnen kopuruak apirilaren 3a baino lehen ukaitea beharrezkoa laike.
Egun eder baten kantuz elgarrekin pasatzeko manera guziak baditugu.
Gillom IRIGOYEN
Baionan Kantuz "Zorionak Zuri" 2008 por capucineka
Nork: iruneankantuz.2011/03/21 14:26:32.484 GMT+1
Etiketak:
kantuz
urteaurrena
baionan
urtemuga
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat