IRUÑEAN KANTUZ

IRUÑEKO KARRIKETAN KANTUZ IBILI NAHI BADUZU, ZATOZ GUREKIN!

Interneten nabigatzeak edo saltseatzeak batzuetan sorpresak eta ezustekoak ekartzen dizkigu. Kasu honetan aurtengo irailaren 4an grabaturiko bideo bat aurkitu dugu. Iruñea Kantuz jartzen du, baina tira....Behin baino gehiagotan esan izan dugu zuek ateratako argazkiak eta bideoak bidaltzen ahal dizkiguzuela eta guk gustu handiz sartuko dugula blog honetan. Beraz, badakizue dokumentu grafikoren bat baduzue guri igorri mesedez.


Aurrekoan esan bezala honatx kantutegi berriaren orriak eta bi audio.Azala1-6 orrialdeak2-5 orrialdeak3-4 orrialdeakNafarroa Arragoa (Xabier Lete)Nafarroa (Guk taldearena)


Heldu den asteko larunbatean, azaroak 6, Iruñean Kantuz berezi bat egin behar dugu 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenarekin bat eginez.Egun osoko egitaraua antolatu dute eta saio berezi bat egiteko gomitea luzatu ziguten, Nafarroaren inguruko kanta batzuk abesteko.Datozen egunotan erabiliko dugun kantutegia blog honetan  argitaratuko dugu, nahi duen orok jaisteko. Dena dela, egun horretarako beste 500 bat liburuki inprimatuko dugu partaideen artean banatzeko.


Piano bat bertsotan ikuskizunaren arduradunek, Jagoba Astiazaranek, Beñat Gaztelumendik eta Ainhoa Ansak beren "hitzekin jolas" ikuskizuna ekarriko dute Iruñera, asteburu honetan, urriak 16. Zaldiko Maldiko elkartean eginen den emanaldian entzuleria garrantzitsua da, Piano bat bertsotan emanaldian publikoak funtsezko zeregin bikoitza izango duelako. Alde batetik, programa erabaki eta bestetik, abestuz, emanaldi beraren partaidea izatea. Kontzertu honetan, entzuleek erabakitzen dute zer entzun eta abestu nahi duten: papertxotan euskal kantu baten izena idatzi eta poltsa batean sartuko dute....


Normalean kantaldi edota bestelako ekimenen berri emateko erabiltzen dugu blog hau, barneko informazioa emateaz gain.Baino gaurko honetan berri pozgarri batekin gatozkizuegu, webgune berri baten sortzearekin alegia.Hainbat urtetan euskal herri musikan murgilduta, Xabier Barriola legazpiarrak webgune bat sortu du, edo hobe esanda lehen zeukana zaharberritu edota erabat eraldatu du. Eta berri pozgarri honekin jo du guregana iraileko olentzeroak. Ikusiko duzuenez, 200 bat kantuen partiturak, melodiak (midi) eta letrekin osaturiko tresna paregabea eskaintzen digu Xabierrek, besteak beste, ...


Aste honetako larunbatean, urriaren lehenbizikoan, ohitura den bezala, IRUÑEAN KANTUZ ekimena burutuko da.Ikasturte honen hasieran esan genuen bezala, gure kantutegian badira oraindik ongi ezagutzen ez diren kanta batzuk eta horiei helduko diegu. Emeki-emeki arituko gara ikasten eta kantatzen. 5 urte hauetan asko hobetu dugu, bai antolakuntzan baita musika mailan ere eta datozen urteetarako erronka berriei ekinen diegu. Aurten nobedade batzuk izanen ditugu eta poliki-poliki, gauzatzen diren heinean azalduko dizkizuegu.Beraz, badakizue, larunbat honetan, eguerdiko 12etan, mercaderes plazan. ...


Aurreko 2 urtetan bezala, Kantuzaleen elkarteko egoitzan kantu ikastaro bat eskainiko dute astearte eta ortzegunetan, arratsaldeko 7.30etatik 9ak bitarte.Ikastaroa irailaren 14an jarriko dute martxan eta lagun guztiendako zabalik dago.Izen emateak 40€ balio du.Informazio gehiago: 948.14.47.06


Abuztuaren hondarretan gauden honetan, beste kantu bat jarri dizuegu ikasteko. Eta gogoratu heldu den asteko larunbatean, irailak 4, Iruñean Kantuz ekimena berriz ere abiatuko dela eta bere seigarren urtea hasiko duela. Phartitzeko tenoria


Aurrekoan esaten genuen bezala Sanferminetan izan dira bestelako kantaldiak eta egia esan oporretan geunden eta kanpoan eta ez genuen behar bezala bloga elikatu. Izan ditugu deiak eta mezuak eta ezin erantzun, ez baikinen hemen. Beraz barkamena eskatzea besterik ez zaigu falta  izan dituzuen eragozpengatik.Orain, uda dela eta, etenalditxo bat eginen dugu abuztuaren bukaera bitarte. Hurrengo Iruñean Kantuz irailaren 4an izanen delako.Bitartean segi ongi eta aprobetxatu kantak entzuteko eta ikasteko ea irailean indarberrituta etortzen garen.


Uztailaren lehen larunbata dugu aintzinean eta beti bezala, Iruñeko karriken barna ibiliko gara kantari. Gainera Sanferminen atean gaudelarik jai giroa nagusituko da, sorpresa bat baino gehiago izanen dugularik.Aurrekoan esan genuen bezala, Riau Riau eta Entzierroetan abesten den kanta ere eginen dugu, euskaraz beti ere.Bestalde, Sanferminetan ere zenbait proposamen izan dugu kantari ibiltzeko eta aste honetan, emeki-emeki, horren berri emanen dizuegu.Beraz, adi egon eta larunbat artio!!!!!



IRUÑEAN KANTUZ euskaraz abestu nahi duen edonorentzako ekitaldia duzu. 2005eko irailan abian jarri zuten herri ekimenaren sortzaileak honako elkarteak dira: Kantuzaleen elkartea, Muthiko Alaiak, Orreaga, Karrikiri, Euskaldunon Biltoki eta Manexak. Roberto Antzano musikariak bere eskusoinuarekin laguntza itzela ematen digu. Bultzatzaile eta sustatzaile nagusiak zuek zarete, hilero gurekin etortzen zaretenok!!! Gurekin harremanetan jartzeko: 948 14 18 12 iruineankantuz@gmail.com

Azken iruzkinak

Mari

Mari 2011-05-28 22:49 #1

ana lebron

ana lebron 2010-12-12 13:40 #2

2010-05-29 21:20 #4

2010-05-29 21:20 #5