Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/08 14:46:55.348 GMT+2

Audacity-tik Izar Gorrira

Gaurkoan, audacity-n grabazio bat egin dugu eta mp3 gisan esportatu ondoren podcast bat sortu dugu booMP3 programaren laguntzaz. Entzungai daukazue:

boomp3.com

Rage against the machine taldearen Sleep now in the fire abestiarekin bildutako Hala Bedi irratiko berria.

Gozatu!

Nork: ZuritoBi.2008/05/08 14:46:55.348 GMT+2
Etiketak: ariketa klaseko mp3 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/03 14:49:37.763 GMT+2

Aste Santuko oporrak

P1000140





Motzak! Oporrak betiko lez motzak izan dira! Lehenengo astea lanean ibili nintzen, tabernan, beraz, ezin izan nuen Gazte Topagunera joan…Hurrengora fijo baietz! Bigarren astea askoz hobeagoa izan zen. Gasteiz elurtuta utzi eta hondartzarako bidea hartu genuen Mikelek eta biok. Jomuga: Peñiscola.



Peñiscola map


Primeran egon ginen bertan apartamentuan, ez da aurreneko aldia ezta azkena izan ere…abuztua gertu dago! Jeje

Gasteiza buelta gogorragoa izan zen, batetik oporrak bukatzen zirelako eta bestetik, goizeko 6.30tan genuen autobusa galdu genuelako…

Nork: ZuritoBi.2008/04/03 14:49:37.763 GMT+2
Etiketak: santua oporrak aste hondartza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/03 14:26:35.080 GMT+2

Google Calendar

Gaur probak egin ditugu google calendar-ekin eta hauxe da sortu duguna:



Nork: ZuritoBi.2008/04/03 14:26:35.080 GMT+2
Etiketak: 2 web google 0 egutegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/13 14:49:38.711 GMT+1

Tagzania

Gaurko klasean Tagzanian inguruan izan da, satelitearen argazkien bidez hainbat leku topatzeko aukera izan dugu. Hala nola, Gasteizko gaztetxea.





gasteizko gaztetxea map

Nork: ZuritoBi.2008/03/13 14:49:38.711 GMT+1
Etiketak: tagzania mapak bideak puntuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/09 18:17:04.351 GMT+1

Erein gabe nekez jasotzen da uzta

 

2008ko martxoaren 6 eta 7an Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean “Ekonomia solidarioa, autogestioa eta kooperatisbimoa”-ren inguruko lehenengo biltzarra ospatu egin zen. Bi egun hauetan globalizazio neoliberalaren barruko desafioak eta proposamenak aztertu egin ziren. Biltzarreko parte hartzaileak munduan barreneko adituak izan genituen: Kanada, Argentina, Kolonbia, Brasil eta baita Euskal Herriko gonbidatuak.

 

José Luis Coraggio Argentinako irakasle eta ikertzaileak ireki zuen hitzaldien txanda “La otra economia. Potencialidades y retos” berbaldiarekin. Coraggio-ren esanetan beste ekonomia, politika, gizarte, kulturaren...bila joan behar dugu. Beste mundu baten bila, alegia. Erreakzionatzeko, esperimentatzeko, ikasteko eta gogoeta egiteko garaian gaude. Zapatistek esaten duten lez, irakasle argentinarrak “una economia que quepamos todos” eskatu zuen.

 

Hiru hitzaldi gehiago izan ziren ostegunean Paul Singer (Brasil), Marie Bouchard(Kanada) eta Jon Sarasua eta Adrian Zelaiaren eskutik. Ondoren, “Mercado, Estado e Iniciativa social” eztabaidarekin bukatu zen eguna.

 

Martxoaren 7an, ostiralean, beste lau hitzaldi egon ziren, Luis Razeto (Txile), José Gómez, Natalia Quiroga (Colonbia), Eneritz Pagalday eta Leire Ugarteren eskutik.  

 

Gehien gustatu zitzaidan hitzaldia Natalia Quiroga Kolonbiako unibertsitateko ekonomialariaren eskutik etorri zen. Kolonbiarrak ekonomia feminista eta ekonomia sozialaz jardun zuen. Hil egiten gaituen ekonomia hau zelan onartzen dugun galdetu egin zuen. Eta ahaztuko ez dudan gogoeta egin zuen Quiroga-k, emakumea mundu laboralean sartzearen kontu honekin guztiarekin ziria sartzen ari digute, emakumeak lanbideak ikasteko kurtsoak antolatzen dituzte, baina zergatik ez dituzte gizonak etxeko lanak ikas dezaten kurtsorik antolatzen?

 

Nork: ZuritoBi.2008/03/09 18:17:04.351 GMT+1
Etiketak: biltzarra huhezi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/03/04 17:24:24.696 GMT+1

Firefox: zergatik ez?

 Mozilla Firefox Euskaraz Jaitsi

 

Azken urteotan Interneteko erabiltzaile asko eta asko izan dira nabigatzeko orduan Firefox erabiltzea erabaki dutenak. Firefox web nabigatzaile librea da eta hizkuntza askotan eskuratu daiteke, euskaraz ere badago.

 

Hainbat jenderen testigantzak irakurri ostean, gutxi gora behera denek bat egiten dute nabigatzaile honek abantailak besterik ez duela. Elkarrizketatuen artean, Gari Araolaza (CodeSyntax), Asier Irizar (Huhezi), Igor Leturia (Elhuyar), Luistxo Fernandez (CodeSyntax)...Abantailarik nagusienak hauexek dira:

 

  • Euskaraz!
  • Egunero hobetzen doa, egunero jende gehiagok erabiltzen baitute
  • Pertsonalizatzeko aukera erraza
  • Fitxen bidez nabigatzeko aukera, erraza eta ordenatua
  • Bilatzaile integratuei esker informazioa bilatzeko aukera paregabea
  • Pop-up leihoak blokeatzen ditu
  • Software librea da eta atzetik duen filosofia
  •     ...

Nork: ZuritoBi.2008/03/04 17:24:24.696 GMT+1
Etiketak: ariketa librea software iritzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/04 17:04:03.356 GMT+1

Zelan biziraun jakintzaren gizartean?

 

Orain dela aste batzuk Daniel Innerarity, filosofoa egon zen gurean. Arratsaldeko hirurak inguruan hitzaldia hasi zen, gonbidatuak esan bezala, hitzaldi bat emateko ordu txarra. Hala ere, ikasle fin-finak garen heinean zintxo-zintxo eta adi-adi egon ginen.

 

 

Innerarity Bilbon jaio zen 1959an. Lehenago esan lez, filosofoa eta saiogilea da. Egun filosofia irakasten du Zaragozako Unibertsitatean eta aldi berean kolaboratzaile lanak egiten ditu El Pais, El Correo edota Diario Vasco egunkarietan.

 

Jakintzaren gizartean bizirauteko aholku batzuk eman zizkigun. Aldez aurretik baina, tesi batzuk bota zituen gonbidatuak. Daukagun arazorik larriena ez da larregizko informazioa izatea, baizik eta larregizko informazio hori kudeatzeko gauza ez izatea da. Egungo erronkarik nagusiena gehiegizko informazio horren kudeaketa da.

 

Innerarity-ren esanetan erabiltzaile sumisoak gara. Gizartea indibiduoa baino inteligenteagoa da, jakin dezakedan baino informazio gehiago dago gizartean. Gauza pilo bat maneiatzen ditugu beren funtzionamendua ulertu gabe, hala ere, gure nahiak asetzeko baliagarriak dira oso, eta horrexegatik erabiltzen ditugu. Biziraun genezake jende inteligenterik gabe, baina ezingo genuke biziraun prozedimenturik, prozesadorerik eta horrelako gauzarik gabe.

 

Erabiltzen ikasten da eta modu honetan azaltzen digu zergatik umeak hain gustura dabiltzaten ordenagailuekin eta teknologia berriekin. Medio berrien konpetentzia gutxienez hamar urteko denborarekin ikasten da.

 

Beharrezkoa da posiblea denetik egingarria izateko transformatzen duten mekanismoak asmatzea. Mekanismo hauek baliogarriak izan behar dira zarata informatiboarekin bukatzeko. Bukatzeko, Daniel Innerarity filosofoak bost estrategia bota zituen jakintzaren gizarte honetan ahalik eta erosoen bizirauteko:

 

  • Atentzioa kudeatu
  • Informazioa ezabatu
  • Norbere buruan pentsatzea
  • Kooperatzea
  • Labur izatea

Nork: ZuritoBi.2008/03/04 17:04:03.356 GMT+1
Etiketak: filosofoa hitzaldia huhezi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/04 16:11:43.456 GMT+1

Blogeatzen

Blogeatzen ibili ondoren, hauexek izan dira, nire ustez, interesagarrienak:

Lehengoak Musikalegi du izena. Blog honen sortzaileak gustuko dituen talde edota abestiak beste blogari batzuekin partitzeko aukera eskaintzen du. Abesti mordoa eta oso ezberdinak entzuteko eta ikusteko aukera ezin hobea.

Bigarrenak Anjel Lertxundiri dagokio, blogak Hitz Beste du izen. Hementxe, idazleak ia egunero hitz sorta bat ematen digu. Eguneroko gaiak hizpide hartuta. Bloga Berria egunkariaren webgunearen barne ikusgai daukagu.

Hirugarrenak Juan Luis Zabalak sortu zuen 2006an, Inon izatekotan. Lertxundiren moduan Zabalak ere Berriako webgunean du bere bloga. Haren esanetan, bloga sortu eta bertan idatzi baino lehenagoko artikulu, ipuin edota gogoeta guztiak koadernotxo batean idazten zituen. 

Laugarren blog interesgarri bat Luistxo Fernandez-ena dela esango nuke. Ingelesen hilerria du izen.  Tipo xelebrea da Luistxo, orain dela aste batzuk klasean egon zen eta blogari begiratu bat eman ondoren, argi dago xelebrekeriarentzako ere lekua badagoela euskal blogosferan.

Azkeneko blog interesgarriaren izendapena AHT-rik ez mugimenduari  dagokio. AHT EZ Lurraren defentsarako gunearen webloga. Bertan makroproiektu honen inguruko informazioa, honen kontra egiten diren ekimenen berri eta mobilizazioen deialdiak ikus ditzakegu. Lurraren defentsarako erresistentzi gunetzat definitzen dute.

Nork: ZuritoBi.2008/03/04 16:11:43.456 GMT+1
Etiketak: ariketa blogak klaseko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/02 20:51:12.538 GMT+1

Trapero blogaria

       Patxi Iraeta, edo ezagunagoa izango zaigun Patxi   “Trapero”, Urretxun jaio zen. Udaltzain honen afiziorik sutsuena blogosferan murgiltzea da. Izan ere, euskal blogosferaren aintzindarietako bat dugu “Trapero”.

 

       Hasieran lau katu baziren ere, gure blogariak aurrera egin eta, egun, sei bat blog maneiatzen ditu, nahiz eta batzuk erdi ahaztuta izan. Gauez nahiago du idaztea “Trapero”-k, gainera, behin baino gehiagotan aitortu duenez, blogan idazteak mundu desastre honetatik, denbora labur batez baldin bada ere, ihes egiteko aukera eskaintzen dio. Blogari urretxuarrak bere burua exibitzeko ere erabiltzen du bloga. Denok dugu gustuko geure burua exibitzea eta blogan egiteak beste dimentsio bateko emanaldia zabaltzen du.

Nork: ZuritoBi.2008/03/02 20:51:12.538 GMT+1
Etiketak: iraeta trapero patxi euskal blogaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/28 14:35:44.848 GMT+1

Tope Guay!!

Barre batzuk egiteko aukera bikaina eskaintzen du bideo honek:






Duda barik, onenak dira!!!

Nork: ZuritoBi.2008/02/28 14:35:44.848 GMT+1
Etiketak: gabonetako wazemank ibarretxe mezua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)