Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/09 18:17:04.351 GMT+1

Erein gabe nekez jasotzen da uzta

 

2008ko martxoaren 6 eta 7an Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean “Ekonomia solidarioa, autogestioa eta kooperatisbimoa”-ren inguruko lehenengo biltzarra ospatu egin zen. Bi egun hauetan globalizazio neoliberalaren barruko desafioak eta proposamenak aztertu egin ziren. Biltzarreko parte hartzaileak munduan barreneko adituak izan genituen: Kanada, Argentina, Kolonbia, Brasil eta baita Euskal Herriko gonbidatuak.

 

José Luis Coraggio Argentinako irakasle eta ikertzaileak ireki zuen hitzaldien txanda “La otra economia. Potencialidades y retos” berbaldiarekin. Coraggio-ren esanetan beste ekonomia, politika, gizarte, kulturaren...bila joan behar dugu. Beste mundu baten bila, alegia. Erreakzionatzeko, esperimentatzeko, ikasteko eta gogoeta egiteko garaian gaude. Zapatistek esaten duten lez, irakasle argentinarrak “una economia que quepamos todos” eskatu zuen.

 

Hiru hitzaldi gehiago izan ziren ostegunean Paul Singer (Brasil), Marie Bouchard(Kanada) eta Jon Sarasua eta Adrian Zelaiaren eskutik. Ondoren, “Mercado, Estado e Iniciativa social” eztabaidarekin bukatu zen eguna.

 

Martxoaren 7an, ostiralean, beste lau hitzaldi egon ziren, Luis Razeto (Txile), José Gómez, Natalia Quiroga (Colonbia), Eneritz Pagalday eta Leire Ugarteren eskutik.  

 

Gehien gustatu zitzaidan hitzaldia Natalia Quiroga Kolonbiako unibertsitateko ekonomialariaren eskutik etorri zen. Kolonbiarrak ekonomia feminista eta ekonomia sozialaz jardun zuen. Hil egiten gaituen ekonomia hau zelan onartzen dugun galdetu egin zuen. Eta ahaztuko ez dudan gogoeta egin zuen Quiroga-k, emakumea mundu laboralean sartzearen kontu honekin guztiarekin ziria sartzen ari digute, emakumeak lanbideak ikasteko kurtsoak antolatzen dituzte, baina zergatik ez dituzte gizonak etxeko lanak ikas dezaten kurtsorik antolatzen?

 

Nork: ZuritoBi.2008/03/09 18:17:04.351 GMT+1
Etiketak: biltzarra huhezi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Arrazoi duzu.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/04/02 17:08:32.558 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.