Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/07 23:37:48.392 GMT+1

Basakeria

Gaur ez naiz politikaren gauza ederretaz ariko. Baina derrigorrean, hitz egin beharrean nago.

Igor Portu eta Mattin Sarasola atxilotu zituzten atzo. Lesakarrak biak, ongi ezagutzen ditut. Bereziki Igor, elkarrekin lanean arituak baikinen, gizarte langile bera, ardura politikoetan ni.

Torturen ondorioz eraman dute erietxera goizaldean. Eta oilo-larrua gelditu zait jakin dudanean. Ankerkeria. Basakeria. Gisako sinonimoak bata bertzearen gibeletik pilatu zaizkit.

Giza eskubideen urraketa latza. Latzegia. Inoiz bukatuko al da torturarekin? Nazioarteko makina bat erakundek salatu izan du tortura ohiko jarduna dela hemen. Eta berriz ere hurbiletik ikusi ahal izan dugu. Erantzunkizunak eskatu, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa zabaldu behar da. Eta berriz gerta ez dadin neurriak hartu. Inkomunikazioarekin bukatu. Protokoloak ezarri. Kameraz grabatu komisaldegietan gertatzen dena. Konfiantzako abokatuarekin deklaratu ahal izatea.

Bitartean, ankerkeria, basakeria salatzen jarraitu beharko dugu.

EITBren bideoa hemen ikusgai:

Nork: jonabril.2008/01/07 23:37:48.392 GMT+1
Etiketak: tortura atxilotuak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hala dek. Zerrikeri galanta.
Erdi Aroa ere egunen batean amaituko al dek?

Ondo izan.

Nork: xa2er.2008/01/08 01:03:31.850 GMT+1
http://www.blogak.com/xa2er

Aupa Jon,
Bideoaren embed kodea esteka bezela pegatu duzu eta ezin da ikusi. Kode hori pegatzeko egin behar duzuna da, testu-koadroaren azpian HTML aukeratu, eta testuaren amaiera-amaieran embed kode hori pegatu.

Esteka bezela jartzekotan, kode hori beharrean bideoa dagoen web orrialdearen helbidea jarri behar duzu.

Edukiarekin, ados.

Nork: Josu.2008/01/09 01:13:17.294 GMT+1
http://eibar.org/blogak/josu

Apa Jon:

Horretako gaude gu, giza eskubideak babesteko, dirudi Rubalkabak ez dakiela oraindik zer esan nahi duen "Giza eskubide" izena... Espero dut Aralarrek orain arte egin duena, egiten jarraitu dezan...

Besarkada handi bat.

Markel

Nork: Markel Ganboa.2008/01/13 16:54:38.667 GMT+1
http://markelganboa.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.