Polietika

Jon Abrilen bloga

Nik ulertu dut

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-11 16:51

Irati Jimenezek astero Berrian argitaratzen duen zutabea aunitz gustatu zait gaur. Eta horregatik, nire blogean sartzea pentsatu dut. Berak ez omen du ulertzen. Nik, ordea, bere zutabea hagitz ongi ulertu dut. Argi solastatu da. Ulertzeko moduan. Esker mila, Irati.Ez dut ulertzen · Irati Jimenez Aurrez beste hainbatetan bezala, Azpeitian ere karta zikinekin jokatu zuten zapalkuntzatik libratu nahi nautenek (euskalduna naiz, beraz, neu salbatu nahi naute, ezta?). Nik utzi diet postontzian gutuna, «mesedez ez ni askatu». Deitu diegu denon artean telefonoz, «ez, benetan, edozein borrokatan ari...


Goooolllll!!!!!!!20 milioi euroko iruzurra egin omen dio Errealak Gipuzkoako Diputazioari, BEZ zergaren bidez. Hori da gola! Eta noiz arte segituko dute instituzioek Zubietako zelaiak egiteko lur-eremua oparitzen, urtean 2 milioi euroko laguntza ematen... Badiolaren taldeari?! Gipuzkoako futbol taldeei dirua zuzenean eman beharrean zergatik onartzen da Errealari eman, eta hau izan dadila dirua banatuko (ez) duena? Ardurak eskatu beharko zaizkie instituzioei!eta gainerako futbol taldeei? Bizkaia publizitatea Athleticen kamisetan, Reyno de Navarra estadioaren izena...Mundua borobila omen! Bai...


Gaurko Berrian nire iritzi artikulu hau argitaratu dute:Agur erran digu Mikel Laboak. Mina eta oinazea nabaritu dugu euskal kulturan, eta musikagintzan, bereziki. Hil ondoren ohikoak diren erranerak aditu ditugu han-hemen egunotan. Baina ezin ukatukoa da Laboa izan zela euskal musikagintzari kanporako ateak zabaldu zizkiona. Bere ekarpena handia, zabala, arriskatua, esperimentala, irudimentsua izan da. Berak utzi gaitu, baina bere musika utzi digu. Eta musika egiteko modu bat. Artista izateko modu bat. Euskal Herritik kanpo jarduteko bidea ez da inoiz erraza izan. Laboak irekitako bideari j...


Espainiako Gerran fusilatutako 86 pertsonen gorpuzkinak topatu dituzte Tuteran, Fustiñanan eta Magallonen (Zaragozan, Espainian). Diario de Noticiasen leitu dut. Aranzadi Zientzia Elkarteak topatu ditu georradarra erabilita. 86 memoria gehiago berreskuratuta. Milaka batzuk falta dira oraindik. Baina instituzioetan ez dago inolako apusturik, inolako politikarik memoria historikoa berreskuratzeko. Bitateko teknikoek laguntza handia ematen dute. Baina bitarteko ekonomikoak ere beharrezkoak dira. Eta horretarako, kontzientziak astintzea, ezinbertzekoa. Fusilatutakoen elkarteek 40 eskari baino g...


Inazio Uria hil du ETAk

1
jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-03 22:45

Hitzik gabe utzi nau, bertze behin, ETAk. Dena errana dago. Dena dago errateko.Noiz bukatuko da erokeria hau?Gustatu zaidan hau irakurri dut gaur, eta honat ekarri dut:Bizitza bizitza da, handiena; kentzen duenak kentzen du denaBesarkada bat Inazioren familia, lagun eta hurbilekoei.


Zer dago soberan?

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-02 22:08

Zer dago soberan goitiko argazki horretan? Bai, errazena pentsatu duzula? Gizon ttiki hori, ezta? Tira, hori ere bai. Baina deigarria (dagoeneko harritu ez naiz egiten, baina deigarri egiten zaizkit zenbait kontu UPNrekin) egin zait igandeko UPNren bestan Nafarroako toponimiaz egindako erabilera.Begiratu ongi Miguel Sanzen gibeleko irudia. Nafarroako udalerri guztien izenekin osatu zuten irudia, eta horietako batzuk zuriz paratuz osatu Nafarroako mapa. Baina deigarria da izen euskalduna duten herri izen guztiei -Nafarroako Gobernuak berak aspaldian onartu eta darabilen toponimiaren kontra- ...


Zer da notizia?

2
jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-02 12:28

Orain dela aste batzuk nire lagun eta alderdikide Oxel Erostarbek, bere ohiko lotsagabekeriz titular aparta oparitu zigun Argia aldizkarian: "Kazetariei ez zaizue interesatzen Aralarrek egiten duen politika".Nik xehetasunen bat sartuko nioke. Batzuetan interes handia pizten dugulako. Orain hamabortz bat egun hauteskundeetara gure proiektua defendituz aurkeztuko ginela erran genuen, eta orduan bai kazetari pila gure egoitzan! Lepo!Gaur, argazki polita egin ahal izan dugu. Tolosa, Zarautz, Deba, Mutriku, Elgeta eta Aretxabaleta UEMAn sartzeko proposamena eginen dugula aurreratu dugu. Baina al...


Mikel joan da

4
jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-01 16:47

Euskal Herriko kantari handienetakoa, euskal kulturaren ikurra, Ez dok amairu hartatik gaur egun arte musikan ezinbertzeko erreferentzia izan den Mikel Laboa gure artetik joan da.Orain bederatzi urte inguru ezagutu nuen Mikel, Beran, kontzertu batean. Kultur Etxea lepo zegoen. Emanaldi izugarria izan zen, ikusgarria. Eta Mikelez hitz onak baino ezin ditut erran. Xaloa. Goxoa. Hurbila. Umila. Hunkigarria. Erraza. Bere otoitzapena gordeko dugu. Baita bere musika ere.Badirudi, halere, Euskal Herriko gazteen artean ez zela hain ezaguna. Radio Euskadin Donostiako EHUko unibertsitateko hainbat ik...


Stephani Ainhoa

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-01 00:15

Stephani Ainhoa jaio dela jakinarazi dit Oscarrek. Eta jakin eta ordu gutira iritsi zait notizia, neskatikoaren argazkiekin batera. Oscar Venezuelako lehengusua da, eta horrek ematen dio balio berezia Stephani Ainhoaren jaiotzaren berri izan dudan moduari. Ordu gutian, lehenago egunak behar zirena eskuartean izateko. Erditzeko une bereko argazkia ere jaso dut!Stephani Ainhoa mundurat etorri den egun berean jakinarazi du Chavezek Venezuelako konstituzioa aldatzeko asmoa hartuko duela berriz ere. Orain bortz urte Venezuelan izan nintzen Chavezen gobernuak herrian eman dituen aitzinpausuak iku...


Eusko Jaurlaritzak 702.000 euroko dirulaguntza iragarri du, Kultura eta Etxebizitza Sailen bidez, Kepa Junkeraren proiektuen nazionartekotze lanak egiteko. Gainerako artista guztientzat 230.000 euro partituko dira 2009an. Bidezkoa al da?Zur eta lur, harrituta hartu dut albistea nik. Euskal musika berritzeko eta kanpoan zabaltzeko egitasmo gisa aurkeztu dute Kultura eta Etxebizitza Sailek. Proiektuaren xehetasun gehiago ez dute eman, baina nonbait, Kepa Junkeraren hiru disko eta bere promozioa zein nazioartean zabaltzeko da 702.000 euroko dirutza hori.Ulertzea kostatzen da horrelako laguntza...