Artikulua idazten ari zaranean, goian menu moduko bat dakazu, botoitxo batzukin. Botoi horietako bat, papertxo baten moduko marrazkia da, hain justu hauxe:

Ba irudi horren gainean klik egin, eta koadro bat atarako zaizu, bertan helbide bat sartzeko. Marrazkiaren helbidea sartu behar duzu, kasu honetan sartu dudana helbide hau izan da:
http://www.blogak.com/misc_/Epoz/epoz_button_image.gif
Irudiaren helbidea lortzeko, interneten dagoen irudi baten gainean eskumako botoiaz klik egin behar duzu, eta "ikus irudia" aukeratu. Goian, irudiaren helbidea agertuko zaizu (.gif ala .jpg bukaera ziur aski). Helbide hori da kopiatu behar duzuna eta goian esandako koadroan pegatu.
Azalpena emanda konplikatua dirudi sekula egin ez baduzu, baina oso erraza da. Pare bat argazki sartu eta ikusiko duzu zein erreza den. Ulertu ez banauzu, esan lasai eta ahaleginduko naiz beste moduren baten azaltzen.
*Zure irudiak igo nahi badituzu, lehenik internetera igo behar dituzu. Horretarako flickr erabiltzea gomendatzen dizut.
Azalpen gehiago hemen.
Erantzunak
Ezin dira irudiak zuzenean ordenagailutik sartu? Aurretik internetera igo barik.
Nork: Asier.2006/12/11 13:11:39.331 GMT+1
www.blogak.com/asierb
Ez, blogak.com-ek momentu honetan eskeintzen duen zerbitzuarekin ezin dira argazkiak zuzenean igo. Nik Flickr erabiltzen dut, oso erabilerreza da eta argazki guztiak batera izango dituzu bertan.
Modu honetan argazkiblog bat ere izango duzu. Gainera, flickr-en argazkia modu ezberdinetan sartu dezakezu: publikoa (argazkiblogean azalduko da) ala pribatua (argazkiblogean ez da azaltzen).
Zalantzarik izanez gero galdetu lasai.
Nork: Josu.2006/12/11 14:59:11.705 GMT+1