Ez aurrera ez atzera. Akaso argi bat ikusi du eta pentsatu du argia segitzea. Agian, argiak itsutu egiten du eta ez da hori dagoen argi bakarra, baina berak ez daki. Segurutik lehenago edo beranduago gailendu beharreko argia da. Denok badakigu. Inork ez du onartu nahi. Ezta nik ere.
Denbora larregi tunel barruan. Sartutako bidetik ala bestetik irtetzea ez dago bere esku. Gogor heldu zaio eskutik, lagunari. Bihar bere amari irribarre bat eskeiniko dio. Esperantza horrekin oheratuko naiz. Bihar goizeko eguzkiak argitu gaitzala.
2007/01/31 02:04:17.100 GMT+1
Argia
Nork: Josu.2007/01/31 02:04:17.100 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Oteizakeri bat:
- Argi bat ikusten dut tunelaren amaieran.
- Bai, kontrako norantzan datorren trenarena!
:-) Ez al da horrela izango!
Nork: borthuzai.2007/01/31 08:03:12.998 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Beti gure bihotzetan. Muxu bat...
Goian Bego.
Nork: Josu.2007/01/31 13:02:40.469 GMT+1