Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/09 18:41:29.901 GMT+1

Atsotitzak

Gure testuak aberasteko erraminta onak dira atsotitzak. Pena da kaletar eskolatuok hobeto menperatzea gaztelerazko errefrauak, gure hizkuntzak baduen errekurtso hau alde batera utziz.

Hala ere interneten gune aproposak dauzkagu esaera zaharrak aurkitzeko. Gaur Gari Araolazari esker izan dut Gotzon Garateren gunearen berri. Euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta latinezko esaeren itzulpenak eskeintzen dizkigu gune honek. Probatu dut, eta ondo. Adibidez, "Más vale pájaro en mano que ciento volando" euskaratzeko, Refranes-en sartu eta "Consulta" botoian klikatu ondoren, lauki batean "pájaro" eta beste batean "mano" jarri dut, eta hara, 30 erantzun inguru.

Oharrak:
1- Garrantzitsua da ortografia errurik gabe egitea bilaketa. "pajaro" tilde gabe idazten baduzue, ez dizue erantzunik emango.
2- Irudia Ametzagaiña taldearen webguneari esker geureganatua.
3.- Berriemailen argitaratua.

Nork: Josu.2006/11/09 18:41:29.901 GMT+1
Etiketak: errefrau esaera hiztegia atsotitz itzulpena | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

     Harrigarria da sarean horrelako lekuak aurkitzea. Erabilgarria dela uste dut, batez ere idaztea gustatzen zaigunontzat. Faboritoetara agregatu dut jada. Mila esker!

Nork: Gorka.2006/11/11 13:52:54.999 GMT+1
www.blogak.com/oregonian

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru