Zapalduen artean zapalduena nauzu. Hori erantzungo liguke baldosa batek nor den galdetuko bagenio. Baina baldosak ixildu egiten dira. Gogorrak direlako, oso. Galdetu, bestela, koskorrekoa hartzen duen edozein umeri. Gogorrak dira, oso, Eibarko kaleetako baldosak. Milaka zapatak egunero zapalduak; euria eta eguzkia dagoenean ezin mugitu... baina hor jarraitzen dute, geldi, ixilik, gogor. Ez dugu onartzen ahuleziarik. Untzagan baldosa bat apurtzen denean, segituan deitzen dugu egunkari jakin bateko denok dakigun atal jakin horretara. Ez dugu baldosen ahulezia onartu nahi, gu ere baldosak garelako, eta baldosak indartsu nahi ditugulako... gu bezela.
Bitartean ez gara ohartzen gure herriak bizi dituen benetako hutsuneetaz. Gure herriaren kultur eta aisialdiaren defizitaz. Ganorazko gazteontzako zerbitzuen beharretaz. Gazteok gure lokaletan sartuta pasatzen ditugu orduak baldosak bezala, pentsatu gabe, sentitu gabe. Eta bitartean, baldosak bezala, ez gara gure ahultasunez ezta indarraz jabetzen. Guk hor jarraitzen dugu, ixilik, inmutatu gabe, pentsatu gabe. Geldi, norbaitek mugiarazi arte. Zein baldosa onak garen.
Erantzunak
Nork: Josu.2006/10/20 11:43:18.224 GMT+2
http://www.blogak.com/josu
epa baldosa jauna!
txalogarria benetan! primerakua ondo hasten zara baldosa! arrazoia dakazu guztiz gainera, azken bolada hontan jentia ez da lokaletik urtetzen, eta azkenian rutina bat bihurtzen da bertara jutia. Baina gure arazo hau konpontzia ez da udaltzaineei deitzian moduko erreza, gero! ia jendiak ze esaten daben zure artikuluaz! a zelako debuta,txo! zorte on!
baldosa anderea
Nork: _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ ?.2006/10/20 14:07:34.319 GMT+2
Arrazoia, gehienetan geldirik eta mutu daude, baina batzutan bidea markatzen dute baldosak, batez ere horiak direnean :- )
<img src="http://www.style.com/images/vogue/feature/120505/img06.jpg" align="right" vspace="8" hspace="8">
Nork: Eneko.2006/10/20 20:13:20.293 GMT+2
Eibartarrak zerrendan jasotako erantzunak ikusteko, klikatu hemen.
Nork: Josu.2006/10/21 04:09:33.119 GMT+2
http://www.blogak.com/josu
Zorionak artikuluagaitik, eskerrik asko esklusibiagaitxik (we feel vip, jejeje) eta zorte on hemendik aurrera esperientzia berri honetan.
ondo segi Josu!!
(toma negrita...:P)
Nork: malen.2006/10/21 11:33:44.465 GMT+2