Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/24 01:53:01.405 GMT+2

Berriro ez, mesedez

Behin, ihes egiten ikusi zintudan,
eta ni ez nintzen atzetik joan,
desagertu zinen ilunpean,
nire bizia lapurtu zenidan.

Behin, beste mutil batekin joan zinen,
eskutik helduta ibili zineten...
nire bizia zegoen hondatzen
eta zutaz ahaztu behar izan nuen.

Gaur, ez dut nahi berriro hori ikusi nahi,
zu harekin ikusteko ez naiz gai,
behar dut nik egon zutaz blai,
zu barik ni ezer ez bainaiz.


Nork: Josu.2006/05/24 01:53:01.405 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Olerkiak idazteari ekin diot azken boladan. Baina ezergutxi dakit olerkigintzaren inguruan.Autodidakta nauzu arlo honetan, ikaskuntza prozesu honetan zure olerkiak  lagungarri izan zaizkit . sinpleak eta sakonak aldi berean  ez da lan erraza. Bikainak benetan. Zorionak eta eskerrik asko. Ea laizter berriren irakurtzeko aukera daukagun. Gehiegi eskatzea bada ere euskaraz bada hobe.

eskerrik asko berriro ere

Nork: asier.2006/09/20 23:39:59.681 GMT+2
www.blogak.com/asierb

Aupa Asier!

Ba benetan harritu (eta aldi berean poztu) naiz zure mezua irakurtzean. Serio?? Nik ez dakat ideiarik olerkigintzaz... ezin gomendiorik eman!! bihotzari jarraittu!!!!!!!!!!!! Ia noiz ikusten dogun lehen olerkia zure blogean. Ikusi eta gero akaso egingo dizut komentarioren bat... ;)

P.D.: Ni Ikusentzune ari naiz ikasten (orain hasten naiz 2. maila), ta Publizitatera pasatzeko (ala biak egiteko) erdi-asmoakin edo. Zenbatgarren maillan zagoz? Zelan?

Nork: Josu.2006/09/21 02:06:43.059 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru